Síguenos en redes sociales:

Manuel Iradier eta Fidel Castroren biografiak, euskaraz

Manuel Iradier eta Fidel Castroren biografiak, euskaraz

Donostia. Irudian agertzen diren Ramon Olasagasti eta Pedro Zuberogoitiaren bi biografi berri aurkeztu zituen atzo Donostian Elkar argitaletxeak. Manuel Iradier. Afrikako arimaren esploratzailea idatzi du lehenak eta Fidel Castro bigarrenak. Iradier gazteiztarraren jakin-mina eta errenditu ezina aipatu du Olasagatik. 20 urte zituela Gineako Golkora iritsi zen eta Muni ibaiaren lurraldean ia hiru urteko bidaia egin zuen. Fidel Castro, berriz, munduko indartsuena den auzokideari aurre egiten jakin duen liderra izan den arren, kubatarren bizimodua goitik behera kontrolatu duen politikaria ere izan da. argazkia: a. garcia