Donostia. Euskaltzaindiak orain dela 90 urte egin zuen estreinako bilkura Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian. 1919ko irailaren 21ean Julian Elorza garai hartako Aldundiko presidenteak Resurrección María de Azkue euskaltzainburuari utzi zion bere aulkia. Irudia atzo errepikatu zen Akademiaren urteurreneko ekitaldiei amai-tzeko eta Andres Urrutia Markel Olano ahaldun nagusiaren aulkian eseri zen. Alboan, 1919an bezala, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako agintariak zituen, baita Gasteiz, Espainia eta Frantziako ordezkariak ere.

euskaltzainburuaren hitzaldia "Gure nortasunaren elementu garrantzitsua izan nahi badu, gure ahalegin guztiak behar ditu euskarak", esan zuen Andres Urrutiak. Hasteko, etorkizunean erakundeak bete behar dituen hainbat "konpromiso" azpimarratu zituen: kudeaketa, ikerketa eta harremanak. Bere ustez, Euskaltzaindiak giza baliabideak eta baliabide materialak "egoki" antolatu behar ditu eta gizartean "erantzukizun handiagoa" bereganatu behar du "euskararen arau linguistikoak emateko orduan". "Euskaltzaindiak aintzakotzat hartu behar ditu gizarte eragileen beharrizanak eta arau horiek ahalbidetu behar dute euskara hizkuntza malgu izatea, egungo bizimodu modernoaren eskakizunak gauzatzeko", esan zuen euskaltzainburuak.

Eskerrak emateko garaian eskuzabala izan zen Andres Urrutia. "Eskerrik asko, esker anitz, mila esker", errepikatu zuen behin eta berriro. Eskerrak eman zizkien euskaltzainei, erakundeko langileei eta, batez ere, gizarteari, "harrera, kritika eta parte-hartzeagatik". "Eskerrik asko gizarteari eta euskararen munduari, zer dela eta Euskaltzaindiari begirunea eta aitortza emateagatik, haren arauak eta gomendioak betetzeagatik eta, azken finean, euskarak gaurkotasunaren eta kulturaren eramaile izateko behar duen araubide egoki onartzearren", bukatu zuen hitzaldia.

Lehenago, gainera, Joan Mari Torrealdai soziologo eta euskaltzainak Imanol Muruarekin batera ida-tzi duen Euskaltzaindia: Ekin eta Jarrai liburua aurkeztu zuen.

zerbitzua Baina hitza hartu zuen lehena Markel Olano anfitrioia izan zen. Diputatu nagusiak hiru gomendio luzatu zizkion erakundeari. Alde batetik, "euskaldunen beharrei erreparatu behar" diela gogoratu zuen, Euskaltzaindiak ezin duelako izan "adituen barruti itxi bat", baizik eta "gizartearen beharren zerbitzura" dagoen erakundea. "Gure akademiak aintzat hartu behar ditu bere jardunean teknologiak eman dezakeen laguntza eta ireki ditzakeen bide berriak", gaineratu zuen bestetik. Azkenik, emakumeen partaide-tzak "gero eta zabalagoa" izan behar duela aipatu zuen.

Ainhoa Beola Donostiako Udalaren Euskara zinegotziak eta Max Brisson Euskararen Erakunde Ofizialeko presidenteak zorionak eman zizkioten Euskaltzaindiari, eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan zuenez, Etxepare, Larramendi, Axular eta Lizardi bezalako pertsonaiak zur eta lur geratuko lirateke euskarak egun bizi duen egoera ikustean. Alabaina, "egitekoa" ez dela amaitu gehitu zuen eta "euskarak aurrera egin nahi badu", ezinbestekotzat jo zituen erronka hauek: etengabeko egoki-tzapena eta aldaketa. "Hemen gauden instituzio guztiok elkarlanerako borondate sendoa dugu eta euskara da batzen gaituena izan ditzakegun unean uneko ezberdintasunen gainetik", nabarmendu zuen.

Ondoren, hitza hartu zuen Mercedes Chacón Hezkuntza Ministerioaren zuzendari nagusiak. Ángel Gabilondo ministro donostiarraren izenean, bere "afektua eta begirunea" erakutsi zituen. Azpimarratu zuenez, Euskaltzaindiak ondo baino hobeto frogatu du zientzia eta hizkuntza ikerketarako "bilgunea" dela, bai bere profesionaltasunagatik, bai antolatzen dituen ekintzengatik. "Zuen ahalegina konpartitzen dugu eta gure babesa eta elkarlana eskaintzen dizuegu. Hori da bidea hizkuntza akademiak erakunde biziak izateko", aitortu zuen.

Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko sailburuak Euskaltzaindiaren lan "entzutetsua" goraipatu zuen. Gauza bera egin zuten Xabier Agirre Arabako diputatu nagusiak eta José Luis Bilbao Bizkaikoak. "Orain 90 urte bezala, Araba zuekin dago eta gogotsu helduko die bere eginbeharrei", adierazi zuen lehenak. "Eskerrik asko euskararen alde egindako lanagatik", bigarrenak.