Bigarren denboraldia izango du Netflixeko Wednesday telesailak. Addams familiako kide ilunaren bizitzari jarraitzen dio, eta Jenna Ortega du protagonista.

“Azken asteetan milioika lagunek ehizatu, sorgindu eta imitatu naute Interneten. Tortura hutsa izan da, eskerrik asko”, aurrerapenean Ortegaren pertsonaia kontatzen du, Netflix-ek sare sozialetan zabaldu duen bideoan. Tim Burtonek zuzendutako seriea zortzi kapituluko istorio mugatu gisa planteatu zen hasieran, baina mundu osoan arrakasta izan duenez, bigarren emanaldiarekin jarraituko dute sortzaileek.

Hala ere, oraindik ez dago Addams familiaren alaba makabroak aurre egin beharko dien erronkei buruzko informazio gehiago.

Telesaila Netflixen historiako aste bakar batean gehien ikusitako ingelesezko ekoizpena izan zen: 341,2 milioi ordu bildu zituen, eta, hala, Stranger Thingsen laugarren denboraldia gainditu zuen, 335 ordu baitzituen.

Handik gutxira, Wednesday izan zen Netflixen historiako arrakastarik handienetakoa, lehen 28 egunetan 1.237 milioi ordu izan baitzituen plataforman. Horrek konpainiako ingelesezko produkturik ezagunenetako 2. postuan kokatu zuen produkzioa.