Noiz da euskararen egunaKONTSEILUA
Eskertu beharrekoa da zinez, erakunde, elkarte nahiz herritar askok urtean zehar eta egunero egiten duten ahalegina. Ahaleginak, ordea, hamahiru izanik, bada eginkizuna, jakitetik erabileraren arteko zirriztu sakona bete ahal izateko.
Euskararen Eguna iristean, urteroko errebindikazioa plazaratzeko abagune ezin-hobea izaten da, baita kontzientziak iratzartzeko ere. Hala ere, euskara-bidean etengabeko oztopo eta murrizketak agertzen dira erabilpenak legearekin topo egiten duenean. Baina kontuz! Erabiltzeko aukera izan, debekurik ez izan eta erabiltzen ez duenak zer erreibindikatu behar du?
Tarteka Eustatek eta UEMAkeuskararen inguruko datu esanguratsuak argitaratzen dituzte eta, sarritan, ustez harro antxean genbiltzanok muxintzeko moduko ondorioen berri jakiten dugu, zeren dakitenen eta erabiltzen dutenen arteko etena gero eta zabala baita.
Bidal ezazu zure gutuna!
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.
Herri handietan nabarmentzen da batik-bat hori, baina ezin ahaztu 40taka urte euskal arnas-guneko herrietan (ustez murgiltzeko gunerik egokiena) bizi direla oraindik euskaraz egiten ez dakiten asko eta, bidenabar, ingurukoak erdaraz jardutera behartzen dituztenak.
Urtean behingo Egunaren indarra eta bultzada baliatu egin behar da, bestela Agur, Zorionak zuri eta Joxan Artze zenaren Txoriak txori abeste hutsarekin, euskararekiko zorrak kitatuta uzten ditugula pentsatu genezake eta lasai asko lo egin. Itxaropenik ez galtzeko, hitz egitea bezalakorik ez dago.