Síguenos en redes sociales:

Renfe eta Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!

Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketari bukaera eman behingoz Renferen zerbitzu guztietan

Renfe eta Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!Ruben Plaza

Eusko Jaurlaritzak Renferen aldirietako zerbitzuak kudeatzen ditu 2025eko urtarrilaren 1etik, PSEko Susana García Chueca Garraio sailburuak. Euskaldunoi ezikusiarena egiten jarraitzen dute, baina: leihatilan nahiz trenetako ikuskarien artean nekez aurkituko duzu sikieraEne! maila daukan inor (Egun on. Nora zoaz? Eskerrik asko!). 

Hortaz, 2025ean eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik ere, euskaldunok ez dugu euskarazko arreta inondik ere ziurtatua, eta txartelak erosteko makinetan ere, hautazko hizkuntza euskara hautatu arren eduki asko espainieraz edota penagarri itzulita daude (“kanbela bankuotzeak”, “Re-impresi bankuotzeak”, “bestelegoko bidaiak”…).

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Are gehiago, “segurtasun-langile” batzuk oldarkor aritzen dira euskal hiztunen aurka.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketari bukaera eman behingoz Renferen zerbitzu guztietan (xenofobia da). Bi hitzetan: Euskaldunoi errespetua!

Eskari honi behar bezala erantzungo diozuelako itxaropenez, García Chueca anderea, jaso gure agurrik beroena.

*Euskaltzaleen Foroa