Síguenos en redes sociales:

Zarauzko udako udaltzainen afera

Udaltzain hauen kontratazioa erabaki politikoa izan da hizkuntza beste maila batean utzita, eta orain datorrena dator

Zarauzko udako udaltzainen aferaZarauzko Udala

Jakin dugu Zarauzko Udalak udako hamabi udaltzain berri kontratatu dituela, eta denek ez dakitela euskaraz. Euskara Departamentutik hizkuntza-irizpideen inguruko saioa eskaini diete, eta horren ondoren, euskara ikasteko baliabideen gaineko informazioa bidali ere bai. Ikastaro labur bat ere emango omen zaie hizkuntza gaitasunean hobetzeko. Baina udaltzain hauen kontratazioa erabaki politikoa izan da hizkuntza beste maila batean utzita, eta orain datorrena dator.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Horren aurrean Zirikak ondorengo gogoeta hauek egiten ditu:

  1. UEMAko herri batean ez da onargarria euskara ez dakiten udaltzainak kontratatzea.
  2. Gu ez gara hasiko, kontratatzeko sistemarik onena zein den eztabaidatzen. Garbi dagoena da, kontratua egiterako, EAEko bi hizkuntzak jakin egin behar dituztela. Gero, alferrikakoa da. Berriro diogu, alferrikakoa da.
  3. Ez da sinesgarria udako etorri diren udaltzainek, uda-partean ikastaroak eginda, uda honetan bertan jendearekin hitz egiteko adina euskara ikasiko dutenik, orain arte ez badute inolako ahaleginik egin edo aukerarik izan.
  4. Binaka ibiliko dira, bata euskalduna eta bestea erdalduna nonbait. Herritar batek udaltzainekin liskarren bat badu, erdaldunak zer lekukotasun eman behar du gertatutakoaz? Nola lagundu dezake eztabaida bideratzen? Beti egongo da arrazoiren bat bikote idiliko hori ez sortzeko: txandak, guardiak, oporegunak, bajak… Horrelakoak bizitakoak gara lehen ere.

Aurten herritarroi geratzen zaigun aukera bakarra udaltzainekin euskaraz egitea da, eta posible gertatzen ez denean, salatzea, udalean eta publikoan. Ez dadila beharrik izan!