Euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederraN.G.
Bidali zure gutuna!
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali
Nire kasuan armairutik ateratzeko atzerrian bizi izanak lagundu zidala aitortzen dizuet: bertan nire alabarekin naturaltasunez (askatasunean) euskaraz hitz egiten nuen kalean ere bai (etxean hiru hizkuntza hitz egiten genituen; gaztelania ez zen bat). Berarekin Euskal Herriratuta, laster ikusi nuen ez nengoela atzerrian bizi izandako “askatasun hori” galtzeko prest. Non eta etxean? NO WAY. Horrela, euskaldun moduan armairutik guztiz atera nintzen. Atzerrian bizi izandako eleaniztasun naturala ere bidelagun ona izan da; Belgika edo India-ko herrialde ugaritan adibidez, ez da bitxia bere egunean zehar persona batek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea. Profita dezagun Euskaraldiak eskaintzen diguna. Ez dadila inor armairuetan bizi, euskaldunak ere ez!