Hasieran FIFAk Donostia izendatu zuen sedeetako bat FIFAko 2030eko Mundialerako eta auzo elkarte batzuk atzera botatzeko erregu gutuna bidali zioten FIFAri argudio batzuk emanda eta Eneko Goiak, Donostiako alkateak hori dela eta beraiengatik balitz Behobiarik ez genukela izango adierazi zuen.
Alkatearen adierazpen hauek tokiz kanpo daude. Auzo elkarte horiek salatutakotik bada egiaren zati bat espekulazioaren aldetik. Baina zati bat besterik ez. Hortik aparte, demagogia.
1 - Mundialeko sede izan nahiz ez izan Donostian etxebizitzako salneurria "debekulari" da eta turismo masifikazioa izan da beti (nire gustorako behintzat).
Etxebizitzak salneurri jasangarria edukitzeko alternatibarik nahiz proposamenik ez zuten aurkeztu auzo elkarte horiek eta turismoari dagokionez, baita ere jasangarri izateko zer aurkezten da? Zinemaldia kenduko al dugu? Ipar Euskal Herriko taldeetako errugby partidak? Kontzertu handiak? 1992ko Frantziako Tourreko irteera izan zela gaitzetsiko al dugu? Eneko Goiaren lehengo adierazpena tokiz kanpo dago baina hauei buruz auzo elkarte sinatzaileek ez dute ezer esaten eta.
2- Jatorriz Grosekoa naiz, egun beste auzo batean bizi banaiz ere, Bermingham kalekoa, Galtzara Nagusia eta Nafarroako Hiribidearen bitartean. Eta bizilekua, lana edo bizitza sozialaren artean bertakoa nintzen jaio nintzenetik, 1973tik 2016ra arte. OHO ospetsua desagertutako Okendo Centenario eskolan egin nuen eta ederki ezagutzen ditut Sagues, Zemoriya, San Bladi, Alejandria, Manteo, Rodil, Indianoene, Larraga, Arbola, Bordatxipi, Ategorrietako Galtzara Zaharra eta Toki Ederreko helbideak.
Egia da 2016an Donostia izendatu zutela Wroclawekin batera Kulturaren Europear Hiriburua eta hori dela eta 2000. hamarkadaren amaieratik manifestapenak eta elkarretaratzeak izan zirela hiri osoan zehar turistifikazio masiboaren aurka. Baina egia da baita ere 90. hamarkadatik, kanpotiko, lurralde askotako gastronimiko ostalaritza ekartzen hasiera hartatik Gros eta Ulia (Sagues) progresiboki turistifikatzen hasi zirela.
Turistifikazio horren aurka mugitu ziren bakarrak 11 zenbakiko Marino Tabuyo kaleko auzokideak izan zirela beraien atarian erabilera turistikoko logela nahiz etxebizitzarik ez zutela onartuko adierazita. Haiek ez ezik, inor ez zen mugitu. Ez abertzale, ez espainolista, ez anarkista. Ez eskuin muturreko, ez ezker muturreko, ez eskuineko, ez ezkerreko, ez erdi eskuineko, ez erdi ezkerreko, ez erdiko. Ez Groseko ezta Uliako auzokideen elkarteak ere. GOE, Gros-Uliako Basque Culinary Center dena delakoaren ideia sortu arte, 15-20 urtez egon dira Donostiako zonalde honetan turistifikazio progresiboaren aurrean axolagabekeriatan. Eta orain, eraikuntza horren bitartez arazoaren kontrola galdu zutela, axola zaio zerbait Uliako auzko elkarteari. Berriro esango dut. Jatorriz zonalde honetakoa naiz. Zer dioedan badakit eta aurkakoa dioenak edo zer dioen ez daki edo lotsarik gabe gezurretan dabil.