Síguenos en redes sociales:

Parke eolikoak

Haize errotak hain ekologikoak badira eta paisaia ez badute horrenbeste kaltetzen (hala diote batzuk), zergatik ez dituzue jartzen kostaldean?

Parke eolikoakArchivo

Proiektu ugari ari dira aurkezten enpresa batzuk azkeneko hilabeteetan parke eolikoak eraikitzeko gure mendietan. Egia esan, sekula ez dut ikusi halako proiektu uholdea. Nik uste dut gure instituzioek bultzatutako zerbait dela. Tematuak daude parke eoliko batzuk gure mendietan instalatzen, baina badakite Euskal Herrian oposizio handia dagoela. Orduan, argi dago erabili beharreko estrategia: proposatu proiektu pila bat eta azkenean baten bat eroriko da. Edo batzuk. Eta proposatu proiektu asko Araban zeren, nola han jende gutxiago bizi den, kexa gutxiago egongo da.

Sentitzen dut baina, behin eta berriro esanda ere, ez nauzue konbentzituko parke eolikoak ekologikoak direnik. Nola izango da ekologikoa mendi kate natural batean, tontorretan, belarra eta zuhaitzak bakarrik dagoen leku batean, zementuzko pista bat eraikitzea, zulo erraldoiak egitea haize errotak sar-tzeko, eta pista pila bat egitea tontorretara iristeko? Energia garbia dela eta ez duela kutsa-tzen? Jakina!! Triskantza eta txikizioa aldez aurretik egina dago!! Aipatu gabe paisaiari egiten dion kaltea.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.


Haize errotak hain ekologikoak badira eta paisaia ez badute horrenbeste kaltetzen (hala diote batzuk), zergatik ez dituzue jartzen kostaldean? Han haizea dabil beti. Jarri, adibidez, Zarautz eta Zumaia artean. Edo Gaztelugatxe ondoan. Edo Ondarroa eta Lekeitio artean. Edo Urdaibain. Edo Plentzia inguruan. Leku horietan errepidea egina dago eta ez da beharrezkoa zementuzko pistarik eraikitzea. Haize errotak askoz eskuragarriagoak izango lirateke eta mantentze lanak errazagoak.

Baina ez, ez dituzue proposa-tzen leku horiek, zeren haize errotak itsusi mortalak dira eta izorratuko lukete paisaia betiko. Gainera, jendeak ez lituzke onartuko eta turismoari kalte egingo liokete. Baina paisaiaren arrazoia garrantzitsua bada kostaldean, zergatik ez mendialdean? Kontutan hartu, Gipuzkoan eta Bizkaian kostaldea eta mendiak direla geratzen zaizkigun ia paisaia natural bakarrak. Gainon-tzekoa industriak suntsituta dago. Zergatik hondatu mendiak?

Nik uste dut badela ordua gutxiago kontsumitzeko. Daramagun martxa jarraituta, nahiz eta mendi guztietan haize errotak jarri, hemendik urte gutxitara berriro ibiliko gara energia faltan. Eta orduan zer? Txikizioa egina egongo da. Begiratu bestela nola geratu den Nafarroako erdialdea eta hegoaldea, hainbeste parke eoliko jarri ondoren. Niri tristura ikaragarria sortzen didate inguru horiek. Baita amorrua ere. Pentsatu dezagun ongi ze lurraldea utzi nahi diegun gure ondorengoei.