Debagoienako EAJ PNVk mugimendu kooperatibistaren berezitasuna aitortzea erreklamatzen jarraitzea, Lagun Aroren pentsio eredu mistoa defendatzea, desagertu ez dadin, eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzen jarraituko duela zihurtatu du. Izan ere, EAJ-PNV baino ez da arduratu kooperatibisten egoeraz eta Madrilen beren berezitasuna defendatzeaz. EAJ-PNVk defendatu izan du eta defendatzen jarraituko du Segurantza Sozialak kolektibo honi aitortza ematea, kotizazio-baldintzak ezartzerako orduan, edo Lagun Aroren pentsio eredu mistoa aitor dadin; izan ere, horren bideragarritasuna arriskuan dago. Kooperatibismoa eta ekonomia soziala Debagoieneko EAJrentzat elementu garrantzitsuak eta ezinbestekoak dira gero eta ekonomia inklusiboagoa lortzeko. Kooperatibak kalitatezko enpleguak sortzen dituzten enpresak dira eta beren jarduerak are kohesio sozialagoa eskaintzen duen hazkundeari laguntzen die, iraunkorragoa eta gizartearentzako bizi-kalitate handiagoarekin. Nazioartean arrakastatsua den eredua da kooperatibismoa, erreferente. Gure herriaren sustraietan edota nortasunean txertatuda dago eta horrekin ere herrigintza egin eta egingo da. Talde honen eskariak jaso daitezen arduratu den bakarra EAJ-PNV izan da. Hala egiten jarraituko dugu; izan ere, gure helburua Euskadiren interesak defendatzea eta euskal herritarron interesak defendatzea dira.

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.