Antzuolako Alardearen Kultur Elkartearen eskertza Antzuolarrok, bi erronka berezi genituen aurtengo Alardeari begira: Edurne Iturberen ordezkari bat topatzea ofizial zereginetarako eta Juan Carlos Gomezena mairu buruzagirako. Xiker Iparragirre eta Zishan Tariqek bete dituzte rol horiek txukun eta zuzen. Gainera, beste hainbat herritar ere gehitu dira lehen aldiz. Lerro hauetatik, zorionak Edurne eta Aritzi mundura ekarri duten ume zoragarri horrengatik. Plazan ikusi dugu Buruzagia bere guardiarekin, Mairua bere sekitoarekin, Oinarin dantza taldekoak, txistulari eta beste musikariak, fusileroak ofizialarekin, kainolari, danborjole, abesbatza, estandarte eta banderadunak, argazkilariak. Aipa-tzekoak, baita ere, plazan agertu ez arren, antolaketa lanetan ibili den hainbat eta hainbat herritar: entseguak zuzentzen, makilatzen, erosketak egin eta luntxak prestatzen, armak zaintzen, arropaz arduratzen. Eta, nola ez, Udala eta udal langileak. Zuen ale edo aletxoari esker, bikain gainditu dugu aurtengo erronka, guzti-guztiei mila esker bihotzez, eredugarriak zarete! Eskerrik asko, azkenik, plazara gerturatu zineten herritar guztiei.

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.