Tourra 2023: ikurrina eta txapela Ikurrina ez da Euskadiko bandera bakarrik, Nafarroako erresumarena Nafarroa Foralarena bakarrik ez den bezala. Ikurrina Luis Aranak asmatutakoa bada ere, ez da aranatarrena, ezta bere jarraitzaileena bakarrik ere. Herri batek beretzat hartzen duen ikurra, herritarrena bihurtzen da, nazioarena. 1894an lehen aldiz marraztua izan zenetik ikurrinak urte luzetan jazarpen politiko ankerra jasan izan du Espainian eta, aldiz, baimendua izan da Fran- tziako Errepublikan. Behar bada, horregatik ere, ikurrina bada euskalnafar guztion bandera. Nafarroako banderak, katerik gabekoak, erresumaren antzinatasunean du bere sorrera. Euskarak eta Euskal Herriak bezala "... Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan". Beraz, euskaldun guztion ikurra da nafar bandera, euskal erresuma burujabearena, euskalnafarron estatuarena. Aurten, Tourrak Euskal Herriko/Nafarroako Bilbo hiritik abiatuko dela eta, hainbat agintarik, antola- tzailek eta mugimendu herritarrek Bilbo eta Baiona arteko errepideak ikurrinez eta txapelez betetzea eskatu digute: "Herri bakar bat eta batua irudikatu dezagun munduaren aurrean". Idatzi hau sinatzen dugunok bat gatoz asmo horrekin baina, aldi berean, Tourreko eta gainerako errepide, kale, herri eta auzo guztietan euskalnafarron bi banderak (ikurrina eta bandera nafarra) jar- tzea eskatu nahi dizuegu: euskalnafar herritarron atxikimendua duen ikurrina eta Nafarroako euskal estatu burujabearen bandera. Horietaz gain, txapela, bisera, kapela edo boneta ere jantzi ditzala hala nahi duenak.

Beñi Agirre Oiartzabal, Rafa Santxez Muxika, Iñaki Idigoras Igartua eta beste 19 sinadura

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.