Orain dela gutxi esan zenuen ebakuntzetarako bataz besteko epea 66 egunekoa zela eta argi eta garbi esan nahi dizut hori ez dela horrela inolaz ere, ez gure kasuan behintzat. Nire semeak, Aitzol Iriondok, martxoaren 9an izan zuen kontsulta anestesistarekin eta oraindik ez du inolako deirik jaso. 2022ko urtarrilean hartu zuen baja, 5 hilabete itxaron behar izan zuen errehabilitazioa egiteko, 3 hilabete erresonantzia egiteko, horiek egin ondore ez da errekuperatu eta handik 3 hilabetera neurozirujauarekin izan zuen kontsulta. Urtebeteko baja amaitu ondoren 6 hilabeteko luzapena eman diote. Ikusten ari naiz 6 hilabete horiek amaitu ondoren ere ebakuntza egin gabe eta osatu gabe egongo dela lanera itzultzeko. Esadazu mesedez zer egingo zenukeen zu kasu honetan egongo bazina. Benetan eskertuko dizut gutun hau irakurtzea eta zure iritzia azaltzea. Agur eta ondo izan.
Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali