Albako dukearen osteak Nafarroa Garaia armaz inbaditu ondorengo egunetan, Leringo kondea eta kideak Logroñora joan ziren Fernando Katolikoari men egitera. Fernando Nafarroaren atarian geratu zen, orduan ez zen ausartu Iruñera sartzen. Haren ondorengo Felipe, berriz, 2012ko ekainean, erresumaren bihotzean errezibitu dute, Leireko monasterioan hain zuzen ere. Prin-tzearen hizkuntzaz, ez linguae navarrorumez, honela bota zuen: "hace ahora 500 años que Navarra continuó el destino hispánico que siempre estuvo desde antiguo". Desde antiguo, 1512tik alegia.

Gauza jakina eta guztiz frogatua da Aragoi-Gaztelar monarkiek Nafarroa armaz inbaditzerakoan gizateriaren kontrako krimena egin zutela, eta horiek ez dutela preskripzio datarik. Hobe lukete monarkiak eta eliz espainolak nafarroi hartutakoa itzuli eta elefanteen bidetik desagertuko balira