Síguenos en redes sociales:

Eskerrik asko, Oñati

Orain urtebete, urriaren 30a urrun ikusten genuen, azken hilabete eta erdian aldiz zezena une oro atzetik izan dugu. Korrikaldi horretako neke eta izerdiak baina haize ahaztu ditugu asteburuan zehar. Aspaldi hazi alea jarri eta zaindu eta ureztatzen ahalegindu gara eta zuek errespetatuz eta bertan parte hartuz fruitu ale ederra lortu dugu. Ekin-tzetako zuen parte hartze gabe, ez li-tzateke batere berdina izango. Asteburu honetan Oñatin ikusitakoa inoiz ez ahazteko modukoa izan da. Elkarteko izeneko hitz batek dioen bezala, trikitizale ugari bildu gara.

Gure aldetik bada eskerrak eman nahi dizkiogu egitarauan parte hartu duten guztiei, Oñatiko Udalari, Kutxari, Oñatiko Zuazola Larraña institutuari, jaialdiko aurkezleei, herriko ikastetxeetako haurrei, kanpotar zein elkarteko kideei jaten eman diguten herriko elkarteei, Oñatz dantzataldekoei eta isilpean geratzen diren baina une oro lanean aritu diren beste askori. Eta nola ez, zuen zaletasuna erakutsi duzuen guztioi, mila esker.