Azkenean Floridako espetxe batean 34 urte heriotza korridorean zeramatzan preso kubatarra hil dute. Polizia baten hilketa leporatzen zioten. Nazioarteko Amnistiak urte asko zigor-heriotza kontra daraman arren, oraindik estatu askotan praktika higuingarri honekin segitzen dute. Horrez gain, Estatu Batuetan tiroka egindako mendebaldeko konkista zainetan daramatela ematen du. Ni gehien harritu nauena zera izan da: telebista kate batek hildakoaren semeari egindako elkarrizketa. Aldez aurretik, komenigarria da esatea semeak kartzelako zuzendariari bere aitaren hiltzailearen exekuzioa zuzenean ikusi nahi zuela eskatu zion. Gero solasean semeak kazetariari hurrengoa esan zion: "Nire aita hilik bada normala iruditzen zait akusatua hiltzea". Nik hitz horiek uler ditzaket erailketa egin berria egon balitz, baina hiltzaileak 34 urte heriotza korridorean daramatzanean ez. Edonola ez al litzateke humanoagoa izango hiltzaileari galdetzea noiz nahi duen hil.