EITBko albisteetan hau esan duzue: "CAFeko langile batzuk lanera joan dira".

1. CAFen batzarrak egin ziren eta bozketetan langileek erabaki zuten greba egitea (%75ak grebaren alde).

2. Beasaingo CAFen 2600 langile inguru gabiltza lanean. Lanera joan zirenak zerbitzu minimoak (klinika, mantenim, atzerriko filialen kudeaketa,?) eta zuzendaritzako kideak izan ziren, guztira 40-50 lagun. Beraz 2550 langilek greba egin genuen ekoizpen edo produkzio linea guztiak gelditu zirelarik.

EITBn albistea eman duzuen moduan erabat desitxuratzen duzue errealitatea.

3. CAFeko langileak borroka eredugarria eramaten ari gara azken lau hilabetetan: -martxoa eta apirilean bi hilabeteko borroka (lanuzteak, manifak, akanpada enpresa barruan, etab. egin genituen 42 ebentualen kaleratzea galarazteko) ; -maiatzean zorigaiztoko lan-istripu batean langile bat hil zitzaigun eta 24 orduko lanuztea egin genuen protesta moduan; -metaleko herrialdeko hitzarmenaren alde 4 greba egun egin ditugu (nahiz eta gure hitzarmen propio eta oparoa 3 urtetako sinatuta izan); -ekainak 29an beste greba egun garrantzitsu bat burutu dugu erreforma basati honen aurka.

Albisteetan bost segundoko esaldi batean "CAFeko langile batzuk lanera joan dira" esatea (zerbitzu minimoak eta zuzendaritza %2 direnean), gainontzeko %98ak greba egin duen bitartean errealitatea desitxuratzen duzue.

Nire ustez ez da justoa albistea edo aipamena EITBn eman duzuen modura ematea. CAFeko langileei errespetuz eta egiari errespetuz, albistea zuzentzea eskatuko nizueke.

P.D: ohar hau eguerdiko albistegien ondoren bidali zitzaien ea gauerako albistea zuzentzen zuten, baina ez zuten zuzendu.