Elizatxo Ikastolako Guraso Elkarteak joan den apirilaren 15an Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako legez besteko proposamenaren onespenaren aurrean ondorengo hausnarketa egiten du:
Gure ikastolak duen Hezkuntza Proiektuaz harro gaudela, ez ordea gure seme-alabek DBHn erabiltzen dituzten egoitza eta baliabideekin.
Hezkuntza Sailak, Legebiltzarrean onartutako Eskola Mapa berriaren ondorioz, 2009ko martxoan PNV, EA eta EB alderdi politikoek osatzen zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hain zuzen ere, Hernanin Bigarren Hezkuntzako eskaintza publiko bakarra izango zela erabaki zuen. Eta orain, Hezkuntza Sailaren buru ez direnean, duela urtebete beraiek hartutako erabakiaren aurka azaldu dira. Ez dugu ulertzen.
Gure seme-alabek kalitatezko heziketa jasotzeko eskubidea duten heinean, Elizatxo Ikastolari Hernanin Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko sendo bat sortzea positiboa dela iruditzen zaio, bai herriari begira bai gure seme-alabei begira, proiektu berri honek ibilbide edukatibo gehienak herrian bertan egiteko aukera bermatzen duelako: batxilergo modalitate ezberdinak, dibertsifikazio curricularra behar duten ikasleentzat e.a.
Eta baliabide aldetik Elizatxo ikastolako gure seme-alabak irabazian aterako liratekeela esatea soberan dago (jangelarik ez daukagu, ikastetxea zaharkituta dago...). Beraz, proiektu sendo, integratzaile eta berritzaile bakar baten aldekoak gara Bigarren Hezkuntzarako.
Bestalde, administratiboki eta ofizialki momentu honetan dakigunaren berri eman nahi dugu:
Hezkuntza Delegaritzatik ziurtatzen dute, Hernanin Bigarren Hezkuntzako lau ikastetxe publikoen fusioa egingo dela. Datorren ikasturtean Hernaniko DBHko ikastetxe publikoen 1. mailako ikasleak Agustin Iturriaga egoitzan hasiko direla. Beraiekin lanean arituko den irakasle taldea martxan eta lanean ari dela irailean ikasturte berriari hasiera emateko. Baita ere esan behar dugu dagoeneko martxan dagoela guraso batzordea.