IDK Euskotrenek partidako berdinketa oso hurbil izan zuen Zaragozan. Talde donostiarrak puntu bakar batez galdu zuen Emakumezkoen Endesa Ligaren goialdeko aurkariaren extean. Kontuan izatekoa da, Aragoiko taldeak behin bakarrik galdu duela denboraldi osoan. Azken laurdenean egin zien ihes garaipenak Gipuzkoarrei, partidako azken jabetza ere eurena izan bazen ere.

Azu Muguruzaren taldeak abantaila txikia lortu zuen lehen laurdenaren amaieran (20-21). IDK-k kantxaratzean izandako jarrerak ezustean harrapatu zituen etxekoak, eta, minutu bat baino pasa ez zenean eskatu zuen Aragoiko taldeak lehen hutsartea. Parekotasuna nagusi izan zen norgehiagokaren hastapenean, eta IDK-k aurretik itxi zuen lehen laurdena Alba Prietoren jaurtiketa libre bati esker.

Casademont Zaragozak iraulki egin zuen partida bigarren laurdena hastearekin, baina gipuzkoarrak suspertu egin ziren eta bigarren partziala ere eurek irabazi zuten (11-14). Azken segundoetan Maria Españak lortutako hirukoari esker, IDK 31-35 aurretik joan zen atsedenaldira.

Azu Muguruzaren taldea 34-43 ere aurrea hartuta ibili zen hirugarren partzialean, baina laurdena amaitzean markagailuak 48-51ko emaitza erakutsi zuen.

Azken laurdenean, etxekoek mendean hartu zuten partida, eta bost tantoko aldea ere izan zuten (58-53). Eta minutu baten faltan markagailuak 64-60koa erakusten zuen. Whalenek emozioa ekarri zuen partidaren amaieran, zortzi segundoren faltan hirukoa sartuta, baina biko jaurtiketa batek 66-63an utzi zuen markagailua. Bi jaurtiketa libre sartuta, Maria Españak aldea murriztu zuen, baina IDK-k ezin izan zuen bere azken jabetza irabazteko baliatu.

IDK-ra etorri berria den Jori Davisek, bi puntu sartu zituen bere estreinaldian.

Talde donostiarrak etxetik kanpo jokatuko du berriro datorren larunbatean, Duran Maquinaria Ensinoren kantxan (19.15ean).