Larunbat honetan ospatuko da VII. Euskal Aurresku Txapelketa, Hondarribiko Itsas Etxean. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute lehiaketa.

"Txapelketarik garrantzitsuena"

Mattin Etxebeste oiartzuarra izan zen iazko txapelketan garaile, eta bere iritziz txapelketa hauxe da euskal dantzen alorrean dagoen "txapelketarik garrantzitsuena".

Iazko txapelketako txapelduna, Mattin Etxebeste NG

Aldundiaren babesa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, lehiaketa Hondarribiko Itsas Etxean ospatuko da berriro ere, arratsaldeko seietatik aurrera.