Síguenos en redes sociales:

Eskoriatzan hasiko da gaur Gipuzkoa Bertsotan

Gaurko saioaren ondoren, bihar Zestoan eta Gabirian jarraituko du salkapen faseak

Eskoriatzan hasiko da gaur Gipuzkoa BertsotanXenpelar Dokumentazio Zentroa

Eskoriatzan hasiko da gaurGipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Bihar, ostiralarekin, beste bi saio jokatuko dira: Zestoan eta Gabirian. Bertsozale elkarteak iragarri zuenez, Zestoako saioko sarrera guztiak saldu dira. Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da: saioak A eta B multzotan banatuta daude. Eskoriatzako saioa, A multzokoa, izango da zortzi bertsolariz osatutako bakarra. Zehazki, hauek ariko dira gaur kantuan: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Antton Fernandez Lasa, Asier Ibarguren Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Joar Garate Rueda, Jon Mata Etxaniz, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiartza Cajaraville. Gai-jartzaile lanetan, ostera, Iker Iriarte Iribar ariko da.

Bihar Zestoan, Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal arituko dira; Gabirin, aldiz, Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa.