Urte berriarekin batera eta Erregeak ospatzeko egun gutxira gaudela, laster hasiko da urteko lehen merkealdi-kanpaina, eta, horregatik, OCU Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Elkarteak dekalogo bat plazaratu du merkealdi berri honetan kontuan hartzeko gomendioekin.

OCUtik azaldu zutenez, “badator aurtengo lehen merkealdia. Gogo biziz espero baditugu ere, oraingo honetan egoera ekonomiko kaskarrean datoz; hilabete amaierara iristeko hainbeste zailtasun daudenean familia askok gastuak murriztu behar izan dituzte, batez ere erabat premiazkoak ez diren gastuetan”. Eta honako hau ere gaineratu zuten: “Merkealdi kanpaina aukera polita izan daiteke askorentzat, ahalegina berezia eginda familia eta etxea hornitzeko baliatuz. Egun hauetan salmentetan bultzada nabarmena sumatu daitekeela uste dugu OCUn, eta horregatik, beste behin ere, merkealdiari etekin probetxuzkoa nola atera ekarri nahi dugu gogora, arrakastatsua izan dadin”. Gauzak horrela, lehenengo gomendioa ohikoa da: arauek argi azaltzen baitute, saltoki batek eskainitako produktuek tokiko ohiko eskaintzaren parte izan behar dutela gutxienez hilabetez. Era berean, derrigorrezkoa da objektuaren jatorrizko prezioa merkatutako prezio berriarekin batera erakustea, edota beherapenaren ehunekoa argi eta garbi identifikatzea. Gainera, dekalogo horretan ohartarazten dutenez, merkatutako produktuen kalitatean ez da aldaketarik izango, eta ez da aldatuko beherapena egin aurrekoarekiko. Laugarrenik, saldu ondoko zerbitzua eta erosten den gaiaren bermea berdin-berdina izan beharko da.

Bosgarrenik, merkealdirako baldintza bereziak ezartzen badira (ordaintzeko modua edo itzulketak mugatzea), establezimenduek berariaz adierazi beharko dute. Gainera, oso garrantzitsua da erosketa-tiketa beti gordetzea, “ezinbestekoa baita edozein erreklamazio, aldaketa, itzulketa eta abarretarako”. “Produktua egoera onean badago, establezimendua ez dago aldatzera behartuta (espresuki iragarri ezean), nahiz eta saltoki gehienek hala egiten duten, jardunbide komertzial ona delako. Edonola ere, ez dute zertan dirua itzuli: beste artikulu edo bale baten truke ere alda dezakete”, azaltzen du dekalogoak.

Babesa

Online erosketetan, kontsumitzaileak babes berezia dauka: “Salgaiak konbentzitu ez bazaitu hamalau egun natural dituzu erosketa itzultzeko”. “Etxetresna elektrikoren bat edo gailu elektronikoren bat erosteko baliatuko al duzu merkealdia? Tentuz ibili: kon-tsultatu gure konparatzaileak. Preziorik onenak zein saltokik dituen ikus ahal izango duzu, baita interesatzen zaizun produktuak prezio merkeagoa noiz izango duen ere. Saihestu gehiegizko kontsumoaren tranpan erortzea: aprobetxatu zure mesedetan, familia edo etxea prezio hobeagoekin horni-tzeko, baina behar ez duzuna erosi gabe”, gaineratu zuten.

Bestalde, datozen beherapenetan erosteko prest dauden kontsumi-tzaileek, batez beste, 201 euro gastatuko dituzte Bizkaian, 176 euro Gipuzkoan eta 145 euro Araban, Asociación Española de Consumidores (Asescon) elkarteak egindako azterlanaren arabera. Neguko merkealdian, Estatuko gastuaren batez bestekoa 164 eurokoa da, iaz baino 21 euro gutxiago. Txostenaren arabera, Araban %93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko daturik handienetakoa; Bizkaian %89 dira, eta Gipuzkoan %86.

Madril (202 euro batez beste), Bizkaia (201) eta Valentzia (200) dira kontsumitzaile bakoitzaren gastu-aurreikuspen handiena adierazi duten hiru probintziak. Gutxienekoak Albacete (120 euro), Ceuta (123) eta Caceres (124), txosten beraren arabera. Halaber, Madril agertzen da nagusi merkealdira joango diren kontsumitzaileen ehunekoan (%94), eta ondoren leudeke Araba eta Bartzelona (%93). Aitzitik, Lleidak (%68), Errioxak (%68) eta Ceutak (%69) dituzte ehunekorik txikienak.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea (OCU) irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu independentea da, 1975ean helburu argiarekin sortua: kontsumitzaileei informazioa eta arreta eskaini eta haien interesak defendatzea. “Gure egitekoa, Espainiako herritarrek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak defendatzea da, kontsumo garden eta justuko gizartea sortzeko helburuarekin. OCUn informazio objektiboa eta  egiazkoa eskaintzen dugu, kontsumitzaileek kontsumo-erabakirik onenak har ditzaten. Horretarako oso tresna baliotsuak ditugu, hala nola OCU Edizioen argitalpenak (aldizkariak, web orria, newsletterrak) eta aholkularitza pertsonalizatua eta aditua”, azpimarratu zuten.

Xehetasunez

  • Gomendioak. Aurtengo merkealdiaren atarian gara. “Gogo biziz espero baditugu ere, oraingo honetan egoera ekonomiko kaskarrean datoz; hilabete amaierara iristeko hainbeste zailtasun daudenean familia askok gastuak murriztu behar izan dituzte, batez ere erabat premiazkoak ez diren gastuetan” azaldu zuten OCUko ordezkariek. Eta honako hau ere gaineratu zuten: “Merkealdi kanpaina aukera polita izan daiteke askorentzat, ahalegina berezia eginda familia eta etxea hornitzeko baliatuz. Egun hauetan salmentetan bultzada nabarmena sumatu daitekeela uste dugu OCUn, eta horregatik, beste behin ere, merkealdiari etekin probetxuzkoa nola atera ekarri nahi dugu gogora, arrakastatsua izan dadin”. Lehenengo gomendioa ohikoa da: arauek argi esaten dute, saltoki batek eskainitako produktuek tokiko ohiko eskaintzaren parte izan behar dutela gutxienez hilabetez. Era berean, ezinbestekoa da objektuaren jatorrizko prezioa merkatutako prezio berriarekin batera erakustea, edota bestela beherapenaren ehunekoa argi eta garbi identifikatzea. Gainera, dekalogoan ohartarazten dutenez, merkatutako produktuen kalitatean ez da aldaketarik izango, eta ez da aldatuko beherapena egin aurrekoarekiko. Laugarrenik, saldu ondoko zerbitzua eta erosten den gaiaren bermea berdin-berdina izan beharko da.
  • Baldintzak. Bosgarrenik, merkealdirako baldintza bereziak ezartzen badira (ordaintzeko modua edo itzulketak mugatzea), establezimenduek berariaz adierazi beharko dute. Gainera, oso garrantzitsua da erosketa-tiketa beti gordetzea, “ezinbestekoa baita edozein erreklamazio, aldaketa, itzulketa eta abarretarako” azpimarratu zuten.