Enegarrenez banandu ditu Kongresuko talde parlamentarioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) berrikuntzari buruzko betiko eztabaidak. Europako Batzordeak Espainiari hirugarren urtez haren berritzea desblokeatzeko eskatu zion egun berean, ohikoa denez, PPk eta PSOEk batak errua besteari botatzen jardun zuten.

Aspaldiko ingurumaria horretan, Kongresuko osoko bilkurak argi berdea eman zion atzo, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Konstituzionaleko bi magistratu izendatu eta organo horren berri-tzea desblokeatu ahal izateko sozialisten ekimena premiazko-tzat hartzeari, hartara, gaur bertan onartuko delarik behin betiko irakurketa bakarrean.

Atzoko eztabaidak ez zuen inor ezustean harrapatu. Moncloak, talde sozialistaren bitartez, Unidas Podemos –Proposamenaren hasierako kritikak bideratu ondoren-, ERC, Más Pais, EAJ eta Compromis alderdien babesa ziurtatu zuen, PP, Vox, Ciudadanos, Foro eta UPNren aurrean.

Eta erreforma hori Pedro Sanchezen inbestidurako bazkideek oso begiko ez izan arren – “Txapuzeroa” dela esan dute –, onartzearen alde bozkatu dute, PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berritzea blokeatzen jarrai ez dezan, garai hobeak etorri bitartean. Voxi eta Ciudadanosi ere ez zaie batere egokia iruditzen popularrek hiru urte eta erdi hauetan jarduneko Kontseiluarekin izandako jokabidea, baina sozialisten aurka egin dute, Konstituzio Auzitegia lehenbailehen kontrolatzeko “erreforma tranpatia” egin dutela salatuz.

Gauzak horrela, eztabaida su-tsua piztu zen beste behin atzo popularren eta sozialisten artean, ohikoa denez, epaileen gobernu-organoaren betiko blokeoaren errua elkarri egotziz.

Azken egunotan behin eta berriz errepikatu dutenez, akordio bat eskaini zion PPk PSOEri proposamena bertan behera uztearen truke. “Erreforma gelditzeko garaiz gaudela” adierazi zuten popularrek, eta Alberto Núñez Feijoó buru duen alderdiaren “proposamena onartzeko”, legeak egiteko “modu harrigarri hori” saihestuz.

“Gobernuak ezin du erreforma bat egin Gobernuaren beraren nahierara, atzeko atetik izapidetuta”, salatu zuten popularrek, eta krisialdi horren aurrean “Konstituzio gehiago eta alderdikeria gutxiago” behar dela aldarrikatu zuten.

PSOEren erantzuna zorrotza izan zen. “Konstituzioa aldatu ala bete egin behar da, ez da baldintzatzen”, azpimarratu zuten sozialistek. Eta jarraian, PPk “eskainitako eskua kendu dien hamahiru aldiak” zerrendatu zituzten, ez onartze horiek guztiak “aitzakiak, aitzakiak eta aitzakiak baino ez direlarik”.