Historiako inflazio handienetako pairatzen ari garen eta inbertsio-premia handia dagoen garai honetan, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek osatzen duten Eurotaldeak, egoera ekonomikoa aztertuko du gaur, eta estatuetako aurrekontuak egin atarian 2023rako zerga-politikaren norabidea eztabaidatuko dute.

Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako Espainiako presidenteordea bileran izango da, eta lehenik eta behin aurreikuspen ekonomikoei buruzko azterketarekin hastekoak dira. Aurreikuspen horiek okerrera egin dute, eta urteko bigarren seihilekoan hazkundea moteldu egingo dela eta prezioak espero baino gehiago garestituko direla adierazten dute. Nazioarteko Diru Funtsak ere parte hartuko du eztabaidan, eta Euroguneko ekonomiari buruzko txostenaren behin-behineko emaitzak aurkeztuko ditu. Bilera hori, Europako Batzordeak ostegunean bere proiekzioak eguneratu aurretik, eta Europako Banku Zentralak aurtengorako hazkunde-aurreikuspena %2,8ra jaitsi eta inflazioa %6,8ra igo bezperetan egingo da.

Euroa moneta gisa duten Hemeretzi herrialdeetako egoera aztertuta, hurrengo urtean bazkide horien aurrekontu-politikek hartu beharko luketen norabideari ekiteko oinarriak ezarriko dituzte; izan ere, Ukrainako gerraren ondorioz diziplina fiskaleko arauek etenda jarraituko baitute, eta gatazkak energia-merkatuan ekarri dituen ondorioei aurre egiten jarraitu beharko dutelako Gobernuek. Praktikan, eskaria suspertu asmoz herrialdeek pandemian onartutako laguntza fiskaleko neurri zabalak kentzea esan nahi du horrek Eurotaldearentzat; eta inflazioa bultzatzen duten “horniduren estutasunak arintzeko” neurrietan indarrak jartzea, bai eta energiaren prezioaren igoeraren ondorio sozialei aurre egiteko laguntzetan ere, “aldi baterakoak eta talde kalteberentzat espezifikoak badira ere”.

Hala ere, energia-segurtasunean eta erregai fosil errusiarrak ordezkatzeko “inbertsio handiak” egin beharraren jakitun dira herrialdeak, eta badirudi aurrekontu-politika ez dela murriztailea izango, zenbait erakundek hala gomendatzen badute ere.

Eztabaidaren oinarria, Batzordearen organo aholkularia den Europako Batzorde Fiskalaren txostena izango da, eta bertan, bazkideek zerga-politika zuhurra izatea eta zorpetuenak doikuntzak egiten datorren urtean hastea gomendatzen da.

malgutasuna

Espainiako Ekonomia Ministerioaren esanetan, Hemeretzi herrialdeak bat omen datoz pandemiaz “bestelako izaera duen” krisi baten aurrean zerga-politika ere “malgutasunez doitu behar dela” dioen diagnostikoarekin; gehien pairatzen duten etxeetan eta enpresetan inpaktua arintzera bideratutako erantzuna bideratu bai, baina errekuperazio-planak trantsizio berderako eta digitaletarako inberti-tzeko baliatuz. Erantzukizun fiskalak “bateragarria” izan beharko luke, “inbertsio handiak eskatuko dituzten kalitatezko gastuan oinarritutako hedapenarekin”. l

DIVISA

El euro digital, a escena

lll Impacto. Por otro lado, el Eurogrupo comienza a abordar hoy con el BCE los trabajos para introducir el euro digital y, en concreto, su impacto para el sistema financiero y en el uso del efectivo. La eurozona pone el foco en permitir que esta divisa digital se utilice para efectuar transacciones, pero no tanto como inversión, puesto que podría tener consecuencias negativas en la estabilidad financiera, por lo que para evitarlo contempla medidas para limitar el montante que podría acumularse en euros digitales. El debate sobre el euro digital se suma al de otras tendencias que se asientan en el consumo, como el del uso del dinero en efectivo y el pago con tarjeta.