- Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak gutunak bidaliko dizkie gaur 83.600 enpresa baino gehiagori, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako kontratuak modu irregularrean erabiltzen ari direlakoan, Europa Pressek kontsultatutako Lan Ministerioko iturrien arabera.

Joaquín Pérez Rey Enpleguko Estatu idazkariak aurreratu zuen orain egun batzuk, Ikuskaritzak ostegun honetan bidaliko zituela gutun horiek, urtarokotasunari lotutako sektoreetako enpresek lan-baldin-tzak betetzen dituztela bermatzeko.

Kontsultatutako iturrien arabera, zehazki hiru gutun-sorta bidaliko zaizkie 83.600 enpresa baino gehiagori, 199.800 langileri eraginez. Martxoaren 30ean indarrean sartu zen Lan-erreformak argi ezartzen du lan-kontratu arrunta mugagabea dela, eta oso arrazoi jakinetan bakarrik egin daitezkeela aldi baterako kontratuak: ekoizpenaren zirkunstantziengatik eta lanpostua gordeta duen beste langile bat ordezkatzeagatik.

Lehenengoa ekoizpenaren ustekabeko gehikuntzengatik edo eskariaren gorabeherengatik bakarrik itundu daiteke, gehienez ere sei hilabetez, eta inoiz hamabi hilabetera luza daiteke sektoreko hitzarmen kolektiboak hala onartuta badu.

Arrazoi hori aurreikus daitezkeen egoeretan ere erabili ahal izango da, hala nola Gabonetako edo nekazaritzako kanpainetan, urtean gehienez ere segidakoak ez diren 90 egunez.

Denbora tarte horretan, aldi baterako kontratuak egin ahal izango dituzte enpresek, aurreikusteko modukoak izan arren iraupen laburrekoak eta mugatukoak direnean.

Beraz, laneko legeriatik kanporatu egin da kasu batzuetan lau urtera iristen ziren denboraltasunak ahalbidetzen zituen obra edo zerbi-tzuagatiko kontratua. Ordezkapenagatiko aldi baterako kontratua honako arrazoiengatik egin daiteke: kontratua etenda eta lanpostua gordeta dagoen bitartean pertsonak ordezkatzeko, legezko edo ohiko arrazoiengatik lanaldi murriztua betetzeko, bai eta hautaketa-prozesu batean lanpostu hutsak betetzeko ere. Azken kasu horretan, kontratuak ezingo du hiru hilabetetik harago iraun.

10.000 eurora arteko isunak Erreforma horrekin, eraikuntzako obra-kontratua mugagabea izango da, eta langile batek kontratatu den obrako zereginak amaitzen dituenean, enpresak beste obra batean kokatu beharko du edota prestakuntza eskaini.

Urtaroen arabera aldi baterako kontratuak egiten dituzten sektoreek gainerako kontratu mugagabeen eskubide berberak dituen aldizkako kontratu finkoa erabili behar dute martxoaren 30etik aurrera. Gainera, 24 hilabetean zehar 18 hilabetera murrizten du arauak langile mugagabe bihurtzeko kontratuak kateatzeko epea, lehenago indarrean zegoen 30 hilabeteko tartean 24koa izan ordez.

Aldi baterako kontratazioaren arauak betetzen ez badira, langilea mugagabetzat hartuko da. Erreforma honetan, aldi baterako kontratazioa iruzurrez erabiltzeagatiko zehapenen maila gorena 8.000 eurotik 10.000 eurora igo da, eta iruzurrezko egoera bakoitzeko aplikatzen dira, ez lehen egiten zen bezala enpresa bakoitzeko behin. Laneko datuen arabera, apirilean 1.450.093 kontratu erregistratu ziren, 2021eko hil berean baino %6,9 gehiago. Horietatik 698.646 mugagabeak izan ziren, serie osoko inoizko kopururik handiena.