Atzo, 41 urteko lehen Araba Euskarazko edizioa bezalaxe, Olarizuko zelaietan ospatu zen, eskualdeko euskararen ezagutza eta erabilpenari dagokionean egoera erabat bestelakoan. Hala izan da, neurri handi batean, Arabako Ikastolen Elkartearen lanari esker; gainera, aurtengoan zortzi ikastetxe elkartu baititu, helduek eta txikiek Gasteizko Eraztun Berdean gozatu zuten jai egun ederra prestatzeko.

Aurtengo leloa Zortzigarren Alaba zen, Trebiñuri keinua eginez. Izan ere, oztopo administratiboak ugariak izan arren, 2003az geroztik urratsez urrats hazten joan den hezkuntza proiektu bat jarri baita martxan bertan, eta lurraldeko gainerako ikastolek aurten ahalegin huraxe aintzatetsi nahi izan zuten.

Arabako ikastolen presidente Liher Larreak, argi nabarmendu nahi izan zuen "Trebiñu Araba da eta Trebiñu euskara da", eta pozik agertu zen ekainaren 19a iristearekin, egun hori hilabete luzetako "lanaren emaitza" izan delako. "Bidea ez da erraza izan, eta diferentziak alde batera uzten jakinda" lan egitearen balioa erakusten duelakoan. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, Argan-tzungo ikastolarentzat "egun handia" zela azpimarratu zuen, eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, berriz, "euskara altxorrik handiena dela" aipatu zuen, eta hezkuntza sistema funtsezkoa izan dela Arabako hazkundean.

Ildo beretik mintzatu zen Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ere: "Ikusi besterik ez dago" D ereduko matrikulazioak zer-nolako bilakaera izan duen Araban, euskarak Arabako gizartean izan duen aurrerapena egiaztatzeko; orain, ordea, euskararen erabilera "aisialdiaren eremuan, ikastolatik kanpo" zabaltzea izango da gure erronka.

Hitzaldien ondoren piztu zen festa. 2019. urtera arte egin ohi zen bezala euskal ikastolen jairik ospa-tzea galarazi duen pandemiak ekarritako bi urte latzen ondoren, goza-tzeko ordua etorri zen, gaita jotzaileekin, elektrotxarangarekin, txosnekin, haur jolasekin eta Olarizun prestatutako jarduera ugariekin. l

"D ereduak bilakaera handia izan du Araban, eta orain erronka euskara aisialdira eramatea da"

Hezkuntza sailburua