- Aurten Korrika Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean, euskararen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ostean. Egitasmoaren aurkezpena azaroan izan zen, eta, dagoeneko, lasterketaren xehetasun guztiak jakitera eman dira. Hala ere, mugarria ospatu eta ekitaldiari ongi etorria emateko asmoarekin, aurkezpen soziala ospatu zen atzo Bilbon.

BBK Aretoan ospatutako ekimenean, Asier Amon Korrika arduraduna eta Aitziber Balantzategi AEKren eleduna izan ziren, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Gainera, Alizia Iribarren AEKren koordinatzaileak ere hartu zuen parte ekitaldian. Eurekin batera, 100 gonbidatutik gora izan ziren: euskalgin-tzakoak, hedabideetakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikalgintzakoak, eragile sozialak eta hamarnaka lagun gehiago.

Balantzategik aipatu zuenez, "22. Korrikaren leloari jarraikiz, zorionez, denok barneratzen ari gara hitzaren eta ekimenaren urtea izango dela". Bere aldetik, Korrikaren eledunak adierazi zuenez, "Korrikaren ingurumarian bertan hasita, abian jarri dugu doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jokatuko duen dinamika berria ere". Asier Amondo Korrika arduradunak, berriz, hurrengoa aipatu zuen: "Korrikaren ordua da, Euskal Herritik, gelditu gabe, Korrika egingo dugu Donostiara iritsi arte. Azken egunean ere ikusi nahi zaituztegu. Apurtu agenda guztiak eta martxoaren 31tik apirilaren 10era Korrikara!".