1,3 seme-alaba ditugu Euskadin batez bestekoan. Izan ere, 50eko hamarkadatik aurrera jaiotako emakumeen belaunaldien azken ondorengotza jaisten joan da, 1976 eta 1980 artean jaio ziren emakumeen kasuan, kontuan hartuta haiek direla ugalkortasun-historia osatuta duten azkenak, Eustatek atzo argitaratu zituen 2021ko Ikesta Demografikoaren emai-tzen arabera.

Datu horiek diote 40ko hamarkadaren bigarren erdialdean jaio ziren emakumeak izan zirela belaunaldia ordeztea lortu zuten azkenak; 2,1 seme-alaba izan baitzituzten, batez beste.

Ikerketan, lehen aldiz galdetu zaie gizonei bizitzan zehar izan dituzten seme-alabei buruz, eta emaitzak emakumeenen an-tzekoak dira. Horrela, 1975etik aurrera jaiotako gizonek 2,1 seme-alaba baino gutxiago dituzte, nahiz eta haien ugalkortasuna emakumeena baino pixka bat handiagoa izan, azken belaunaldirako gizoneko 1,4 seme-alabatan kokatzen delarik.

Eustaten arabera, Europako ia herrialde guztietan ikusi da jaitsiera orokorra 1940tik aurrera jaiotako emakumeen azken ondorengotzan, eta ez da belaunaldien ordeztea lortu 60ko hamarkadaren amaieran jaiotako belaunaldietan, asmo handiko familia-politika duten herrialdeetan izan ezik, besteak beste, Frantzian, Norvegian edo Suedian.

Emakumeen azken belaunaldien amatasunerako batez besteko adina antzinakoenetara hurbiltzen da, ikerketak dioenez, 75 urte eta gehiago dituztenek izan zutenera, 30 urte gainditzen baitituzte. Baina, azken kasu horretan, motiboa zen hirugarren eta ondoko seme-alabak guztizkoaren %35 zirela, eta, 2021ean, 40 eta 50 urte bitarteko emakumeen artean, hirugarren edo hurrengo seme-alabak %8 baino ez ziren.

Ikerketak ondorioztatzen du 2021ean 40 urte baino gutxiago dituzten emakumeen belaunaldien azken ondorengotza ez dirudiela berreskuratuko denik; izan ere, haien bizitzan zehar 1,3 ume izatea espero baitute, esan dutenaren arabera.

1,3

2021eko Inkesta Demografikoaren arabera, 40 urte baino gutxiago dituzten emakumeen belaunaldien azken ondorengotza ez da berreskuratuko 1,3 ume dituztelako.