- "Txertoa hartutakoek libertate gehiago izango dituzte, hartzen ez dutenek baino", esan zuen atzo Braunek Bild am Sonntag igandekariari egindako adierazpenetan. Braunek gaineratu zuenez, infekzioek gora egiten jarraitzen badute, txertoa hartu ez dutenek kontaktuak murriztu beharko dituzte berriro, nahiz eta Alemanian azken hilabeteetan test masiboak egiteko estrategia jarraitu duten. "Horrek esan nahi du eskain-tza jakin batzuk, hala nola jatetxeetara, zinemara edo estadioetara joatea, ez dela agian posible izango txertoa hartu ez dutenentzat, test negatiboa izan arren, arriskua handiegia izango litzatekeelako", zioen.

Braunen proposamenak kontrako erreakzio eragin zituen Alderdi Liberaletik (FDP), Gobernu koalizioko bazkide den Alderdi Sozialdemokrataren aldetik (SPD), bai eta bere alderdi bereko (CDU) Armin Laschet presidentearen (CDU) aipamenetatik ere. "Orain arte, txertoa jaso dutenak, test negatiboa dutenak eta gaixotasuna gainditu izanaren ziurtagiria dutenak parekotasunean izan dira ekin-tza jakin batzuk egiterako orduan", esan zuen Laschetek. "Printzipio hori zuzena da. Estatu liberal batean ezin da talde jakin batzuentzat soilik diren eskubiderik egon ", gaineratuz.

Rolf Müntzenich SPDren talde parlamentarioko burua, bestalde, harrituta agertu zen proposamenarekin, eta arreta nagusia, txertoa hartu nahi bai baina ezin izan duten pertsonengan jarri behar dela esan zuen. "Txertoen aurrean hainbatek duten jarrera ez dugu mehatxuekin aldatuko. Gainera, txertatuei eta test negatiboa dutenei tratu desberdina emateko garaian eragozpen konstituzional larriak daude ", gaineratu zuen.

Oinarrizko eskubideak Wolfgang Kubicki FDPko presidenteordearen ustez, Braunek proposatzen duena derrigorrezko txertoa disimuluan sartzea besterik ez da. "Lehen eta bigarren mailako pertsonentzako oinarrizko eskubideak sortzea Konstituzioaren aurkakoa da", esan zuen Kubickik Funke taldeko hedabideei egindako adierazpenetan.

Robert Koch (RKI) Birologia Institutuaren azken datuen arabera, gaur egun Alemaniako asteko intzidentzia 100.000 biztanleko 13,8 kutsatutakoa da.