- Bi auto erre ziren Arrasaten erre ziren bost edukiontzietaz hasita. Sutea bizilagunek itzali behar izan zuten. Gertaera horren aurrean, Arrasateko Udal Gobernuak gaitzespena adierazi zuen ohar baten bidez eta egileei “gizalegea” eta “errespetua” eskatu zieten.

“Arrasateko herriak ez du horrelakorik onartzen. Ulergaitza da ekintza bera, baita helburua ere, herritarren bizitza arriskuan jarri baita. Sugarrak etxebizitzetatik gertu zeudenez, hango bizilagunak etxetik atera behar izan ziren beraien segurtasuna bermatzeko. Onartezina da”, azaldu zuen Udal Gobernuak.

Goienak jakinarazi zuenez, kalean zeuden bizilagunek gaueko 3.30ak aldera eman zieten abisua udaltzainei, baina iritsi zirenerako edukion-tziak eta autoak sutan zeuden. Horren ondorioz, lehen solairuko pertsinak erre egin ziren eta fatxada belztuta geratu zen.

“Errespetua eta adierazpenak egiteko gizalegezko bideak erabiltzea eskatu du Udal Gobernuak. Aldarrikapenak mila eratara egin daitezke inoren segurtasuna eta bizitza arriskuan jarri gabe. Aukera badago, eta horrela egitea exijitzen du gobernu taldeak”, nabarmendu zuten oharrean.

Era berean, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak jakinarazi zuenez, Debagoieneko Mankomunitatera eskaera egingo dute suaren aurkako edukiontziak jartzeko. “Horrelako edukiontziak badaude, eta Arrasateko Udalak behintzat eskaera hori luzatuko dio Mankomunitateari”, adierazi zuen Ubarretxenak.

Aretxabaletan ere bost edukiontzi erre zituzten igandean, Errekabarren kalean. Ertzain-tzak jakinarazi zuenez, 16.10 inguruan jaso zuten abisua. Edukion-tziez gain, inguruak eta asfaltoa ere hondatu ziren eta Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak gertatutakoa gaitzetsi zuen.