EBko emakumeek ere hilekoaren pobrezia pairatzen dute

Bost emakumetik batek ezin ditu erosi oinarrizko hileroko produktuak

30.05.2021 | 00:02

BRUSELAS – Europar Batasuneko (EB) bost emakumetik batek ezin ditu erosi oinarrizko hileroko produktuak, Break Free From Plastic mugimendu ekologistak hilekoaren pobreziaz kontzientziatzeko astearen harira argitaratutako datuen arabera.

Bizitza osoan zehar, emakume batek 14.000 produktu menstrual erabil ditzake eta 4.500 euro inguru gastatu erabilpen bakarreko gailuetan. Horretaz jabetuta, Zero Waste Europe gobernuz kanpoko erakundeak pobrezia murrizteko sentsibilizazioa hedatu nahi du.

Kanpainaren arduradun Larissa Copellok azaldu duenez, hileroko produkturik eskuratu ezin izateak "eragin handia du hainbat emakumeren bizitzan, ezin izaten baitute lanera edo eskolara joan hilabete bakoitzean astebetez".

Copellok azpimarratu zuenez, produktu horiek erosteko aukera izatea "duintasun kontua da", eta emakumeek "bizitza duina izateko, kalera irten eta euren gorpu-tzarekin eta itxurarekin gustura egoteko" ezinbestekoak direla gaineratu zuen.

Gobernuz kanpoko erakunde ekologistak eta Break Free From Plastic erakundeak manifestu bat prestatu dute hileroko produktu seguruak, bidezkoak eta zirkularrak eskuratzeko eskubidea aldarrikatuz. Urrian aurkeztuko diote Europar Batzordeari, eta dagoeneko 18 eurodiputaturen eta 170 pertsona zein erakunderen babesa lortu dute.

doakotasuna bermatu Copellok azaldu zuenez, hileko gailu horiek ordaindu ezin dituzten emakumeentzat doakotasuna bermatzea eskatzen zaie manifestu horretan Europar Batasunari eta estatu kideei.

Europar Batasunean saltzen diren produktu menstrual gehienak erabilera bakarrekoak dira, "eta horrek ingurumen, ekonomia, osasun eta gizarte-inpaktu larriak eragiten dituzte, ekoizten diren unetik hasi eta deuseztatzen direneraino".

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa