Buru osasunaren zaindariak kanpaina 2021ean eta 2022an zehar garatuko da. Hainbat fase izango ditu eta lehenengoa atzo abiarazi zuten Gipuzkoako Foru Aldundian hiru protagonisten aurkezpenarekin. osalía, Ramón eta Gurutze osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen senideak dira. Haiek zaintzeaz ardura-tzen diren superheroiak dira eta euren botere guztiak baliatzen dituzte pertsona horien euskarri izateko. Egunerokotasunean euren kapa ikusezina bada ere, Agifesek hiru superheroi horien kapak berdez tindatzea erabaki du, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen senideen lana azpimarratzeko abiatu duen kanpainako protagonistak izango direlako.

Datozen asteetan Rosalíak, Ramónek eta Gurutzek euren esperientzien berri emango dute, buru gaixotasunari aurre egin eta nahasmendua duen senideari ahalik eta hoberen laguntzeko ikasitakoa partekatuz.

“Zalantzarik gabe, gizarte, osasun eta erakunde esparruetatik eskain-tzen ditugun buru osasuneko programak eta zerbitzuak oinarrizkoak dira, baina ezin dugu ahaztu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei egunero laguntzen dietenen zeregina. Hain zuzen, hurbileneko senideak dira buru nahasmendua sufritzen duten pertsonen errekuperazio prozesuaren zutabe nagusienetarikoa”, azaldu zuen aurkezpenean Ruth Encinas Agifeseko gerenteak.

Encinasen arabera, azken urte honetan, batez ere itxialdi garaietan, “familien jarduna are nabarmenagoa izan da, bai eta haien laguntza-beharra ere”.

Kanpaina berrian hiru superheroiak kapa berdearekin ageri dira, gure iruditegiko superheroiei keinu eginez. “Beraien superboterea, gure gizarteko pertsona askorena bezala, buru osasuneko arazoa duten senitartekoen euskarri izateko, haiei lagundu eta zaintzeko gaitasuna da; ez gehiegizko babesetik edo heroitasunetik, baizik eta beren senidearen prozesua ulertu eta errespeta-tzetik”, gaineratu zuen.

Bestalde, Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak azpimarratu zuenez familiak dira buru osasun arazoak dituzten pertsonei lagun-tzeko sarerik hurbilena. “Elkarteak eta erakundeak ere hor gaude,noski, laguntza eta zaintza sare hori indar-tzeko”, esan zuen.

Datozen hilabeteetan, Agifesek hainbat ekintza egingo ditu kanpaina honen baitan; besteak beste, kartelak eta bideoak lehen pertsonan egindako testigantzekin, komunikazio eta sentsibilizazio ekintza ugari, eta hi-tzaldiak ere eskainiko ditu Gipuzkoako hainbat herritan.

Nahasmendu psikologikoa. Osasun Mentalaren Elkartearen arabera, lau pertsonatik batek nahasmendu psikologikoren bat garatzen du bizitzan zehar.

Depresioa. EAEko gizonen %9k eta emakumeen %17k depresio eta antsietate sintomak ditu.

Suizidioa. Bi egunetik behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du Euskadin.

Agifes (2020). Agifesek 977 bazkide zituen iaz; 322 hitzordu antolatu ziren harrera-programaren bidez; 726 pertsona artatu zituzten zerbitzu desberdinetan.

“Itxialdi garaietan buru nahasmendua dutenen familien laguntza-beharra nabarmenagoa izan da”

Agifeseko gerentea

“Elkarteak eta erakundeak ere hor gaude, laguntza eta zaintza sarea indartzeko”

Gizarte Politiketako foru diputatua