ure egungo gizartearen ezaugarri bat da dena onartzen dugula, edo hala behar luke. Ez dugu jendea baztertzen jaiotzez edo hautuz duen sexuagatik, ez preferentzia sexualengatik, ez azal koloreagatik ezta jatorriagatik ere. Edo hala behar luke bis. Ez dugu inor bazter-tzen erabiltzen duen hizkuntzagatik, baina azken epaien arabera erabiltzen ez dakien hizkuntzengatik ordea bai.

Baztertzea oso itsusia dela txikitatik ikasi dugu, nahiz eta egunerokoan gehiago edo gutxiago praktikatu. Adibidez, euskaldunok erdaldunak diskriminatzen ditugu euskaraz aritzean. Gajoek ez gaituzte uler-tzen, eta ostrazismo linguistikora kondenatuta ikusten dute euren burua. Pentsa noraino iristen den egoera, euskaldun ez izate hutsagatik lanpostu publikoetara ezin dutela aurkeztu. Falta zutena! Krudeltasuna bor-bor.

Egoskorkeria latza gurea, pentsatzea euskaraz artatuak izateko eskubidea dugula esparru publikoan. Zer izango da hurrena? Pribatuan ere eskatzea? Irunen behin-tzat ez, eta Atarrabian ere ez. Hautsak harrotu ditu aste honetan autonomia erkidegoko auzitegi nagusiak hartutako erabakiak. Irungo udaltzain izateko lan-eskain-tza publikoak euskararen ezagutza eska-tzen duen baldintza bertan behera uztea epaitu du auzitegiak.

Lotsagarria, ez du beste terminorik onar-tzen honek. Nola ez du bada euskaraz jakin beharko batek, agian, noizbait, kasualitatez, eskubide osoz, norbait euskaraz zuzenduko bazaio? Zer erantzungo dio? En erderaz por favor? Edo espera a que venga mi compañero, que yo no sé euskera. Lotsagarria.

Ez zait zuzena iruditzen. Langile publikoa izatea ez da eskubide bat guztiontzat, ez gutxieneko baldintza batzuk beteten ez dituenarentzat behintzat. Udal arkitektoa izateko arkitektura ikasketak eskatzea baztertzailea da, noski, abokatu, harakin eta garbitzaileak baztertzen baititu postu horretarako. Baina ez dugu abokatu bat jarriko horretan, abokatuak amets hori duelako, arkitektura ezagutzarik izan gabe. Hizkun-tzekin berdin jokatu beharko genuke beraz. Batetik, agian udaltzaingaiak aztertu beharko du zergatik ez duen euskara ikasteko betarik izan bizitzan zehar edo oposaketak ederki prestatzen zituen bitartean. Eta bestetik, jakin ezean, badu beste erakunde polizialik hizkuntza eskakizunik gabe non bere izena eman. Jakin badakigu poliziagai guztiak jendea laguntzea besterik dutela helburu, eta denak direla trafikokoak, asko eskatzea al da jendeari bakoitzak bere sentitzen duen hizkuntzan laguntzea. Agian hori izan daiteke polizia jendarteari gerturatzeko modua, eta ez neska-mutil guapo askoak jartzea iragarkietan.Hizkuntza bat baztertzea, gutxiestea, jakinda gainera osasunez pattalago dabilela bestea baino, hori da egiazko diskriminazioa.

Herritar bat bere ama hizkuntzan ez arta-tzea ere diskriminazioa da. Eta baztertze hauek ez dira bihar desagertuko epaileek gisa honetako erabakiak hartzen dituzten bitartean.Agian epaile izateko ere ez da derrigorrezkoa izango euskaraz jakitea, eta hor dago akatsa, edozein inkopetente linguistikori ematen diogula hizkuntzaren inguruan erabakiak hartzeko.