Hondartzen Lurralde Mahaiak 2021eko uda denboraldiko gomendioak adostu ditu gaur goizean egin duen bilera batean. Besteak beste, iaz hondartzetako edukiera neurtzeko abiarazi zutenNik Hondartzak aplikazioan aurrerapausoakNik Hondartzak ematea, bideometria-estazioen autonomia hobetzea eta kontrol-ordutegia 20.30ak arte luzatzea erabaki dute.

Urtero bezala, aurtengo denboraldia ere ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da. Pandemiaren ondorioz, aurten ere Nik Hondartzak aplikazioa eskuragarri izango dute hondartzetako erabiltzaileek. Edukiera kontrolatzeko aplikazioak 50.000 deskarga izan zituen iazko udan eta oraingoan hainbat hobekuntza izango ditu. 15 minuturo eguneratuko da, hareatza bakoitzaren okupazioari buruzko informazioa denbora errealean emanez. Mapa interaktibo bat eskainiko du, kolore desberdinetako ikonoekin, okupazio-maila adierazteko eta gainera, udalentzako alerta-sistema bat izango du, edukiera baldintzen eta marea-igoeren berri emateko.

Bestalde, bideometria-estazioen autonomia hobetuko dute, itzalguneak saihesteko kameren akatsak zuzenduko dituzte zerbitzua optimizatzeko, eta kontrol-ordutegia 20.30ak arte luzatuko da. Halaber, beste kamera bat jarriko dute Mutrikuko portuko hondartzan.