ste santuko jaietan, garban-tzu, pazko arrautza eta prozesioak baina jarraitzaile gehiago dituenik bada. Oporrak. Oporrak berak, deskantsua ederki merezi dugulako eta oporretara ateratzea, gure buruak aireztatu eta toki berriak ezagutzeko. Edo betiko tokira bueltatzeko, zer demontre, baina beste lasaitasun batekin.

Aurten bizitza guztian zehar urrutira joan gabe gure herrian bertan makina bat paraje eder daudela esaten zuen horrek izango du gozatzeko parada. Eta besteok, nahi eta nahi ez berdin jokatu beharko dugu. Bizitokiaren arabera hainbat aukera izango ditugu, beti ere inoiz nahi izan ez ditugun barne muga horiek errespetatuz. Batzuk etxetik 10 kilometrora mugi daitezke soilik, beste batzuk euren probintziatik ezin atera dabiltza eta beste batzuk 3 probin-tzietara mugitzeko aukera izango dugu. Edo ez, irteera edo helmuga herriak gorrian badaude. Edo bai, jomuga gorrian badago baina turistak data zehatz bat baina lehenago egin bazuen erreserba. Birusak argi bereizten baitu erreserba egina dutenen eta egin gabe dutenen artean. Ez da hala?

Bi kezka sortzen zaizkit honen harira. Batetik gure herri maite eta eder honek toki liluragarriak dituen bezala, aski itsusiak ere badituela, eta horietara ziurrenik inor ez zaiela bisitan joango. Horrek esan nahi du espazio ederretan jendea pilatuko dela, eta kutsatze arriskuak ondorioz gora egingo duela. Badakit egunero txertoen berri entzuten duzuela, baina errealitatea da portzentai oso txiki bat dela inmune eta beste guztiak errusiar erruletara jolasten gabiltzala. Agudo izango ditugu zenbait hedabide eskandalua salatzen, eskuak burura eramaten. Hiltegira joan gara oporretara, eta inpernura zuzenean babes neurriak ez errespetatzeagatik.

Eta honen haritik bigarren kezka datorkit. Inpernura joateagatik ez noski, aspaldi asumitua baitut nire patua. Baina aldiz jendez lepo zegoen paisaia paregabe horretara joan den horrek errua ote duen da nire kezka. Batzuk hondartzara, udara aurreratu zaigula probestuz, eta beste batzuk mendira, baina gehienok aste santuko prozesioak faltan bagenitu bezala, ilara luzeetan bata bestearen atzetik. Haur bati gozoki potea parean irekita utzi eta hartu dezakeela esanez gero, baina bere ardurapean, zer uste duzue egingo lukeela? Bada, zaldiak langa irekita ikustean egiten duen berdina. Karamelua jan edo eskapu egin. Ahulak gara tentatuz gero. Gizaki heldu eta arduratsuok zalditik edo haur txikitik asko daukagu, eta debeku edo zigorrik gabean ezin espero nork bere buruari perimetroa jartzea. Baina hori baina kezkagarriagoa da alde batetik animatzen zaigula ateratzera, kontsumitzera gure herri eder honetan, eta gero bueltan makilarekin eman horrexegatik beragatik. Egongo ez gara egun santu guztian peripetralduta, etxean geratu eta petraltzen bagara, eta kanpora joan eta petraltzat bagaituzte.