Ohi baino polen gehiago udaberri honetan

Cinfak gomendioen dekalogo bat egin du polenaren alergiei hobeto aurre egiteko aurreko urteetan baino gogorragoaizango dela ziurtatu dute

30.03.2021 | 23:54
Emakume bat polenez betetako pasealeku batean.

donostia – Udazken eta neguko prezipitazio ugariek udaberri honetan polen maila altuak eragin ditzaketela ohartarazi dute adituek. Gainera, "BFilomena denboraleak utzitako elurte gogorrek eta ondorengo urtzeak landareen hazkuntza eta garapena erraztu dute", adierazi du Julio Maset Cinfako medikuak.

Hori dela eta, diotenez, udaberri honetan errazagoa da polen maila handiak egotea, Cinfatik adierazi dutenez. Honen aurrean, ba al dago erremediorik alergikoentzat? "Gramineoak dira gure herrialdean polenari alergia gehien eragiten dion landare-mota, zazpi milioi pertsona inguru kaltetuta baitaude, Alergologia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkartearen (SEAIC) arabera. Polen mota hori oso alergenikoa da, eta, gainera, berez hazten da eremu oso zabaletan eta askotariko lurretan: soroetan eta zelaietan nahiz errepideetako bazterbideetan, besteak beste", adierazi eta gaineratzen dute bertatik: "Bada elementu bat, dagoeneko egunerokoa, polenari alergia dioten pertsona askorentzat udaberria desberdina izatea eragin dezakeena: maskara higienikoa erabiltzeak, bere eragin iragazleagatik, polenarekiko esposizio-maila txikiagoa sortzen du beste urte batzuetan baino". Gomendio horrez gain, Cinfak gomendio batzuk eman nahi izan ditu, polenari alergia dioten pertsona guztiek aurten okerrago pasa ez dezaten eta alergia horiek ahalik eta ondoen gaindi ditzaten.

Gomendioak Lehenik eta behin, polen eta haize gehien kontzentra-tzen den egunetan, Cinfatik aholka-tzen dute polenari alergia diotenak beren etxeetatik ez ateratzea eta egun horretan etxean babestuta pasatzea. Gainera, zenbait ordutegi debekatuak daude alergikoentzat. Zehazki, goizeko bostetatik hamarretara eta arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara arte dira polen-kontzentrazio handiena dutenak. Hori dela eta, "ordutegi-tarte horietan aire zabaleko jarduerak murriztu eta etxeko leihoak itxita eduki".

Ildo horretatik, garrantzitsua da, baita ere, irten aurreko polen-mailak ezagutzea: "Kontsulta ezazu SEAIC webgunean edo beste erakunde ofizial batzuen webgunean zure zaintzako polen-mailen aurreikuspena, kontzentrazio handiena dagoen egunetan aire zabaleko jarduerak murrizteko", gomendatzen dute. Aurten, maskara erabiltzea ere funtsezko faktorea izango da. Izan ere, oraindik ikerketa eta proba gehiegi egin ez badira ere, maskara erabiltzeak polenarekiko esposizioa gutxitu dezake, eta, horregatik, polenarekiko alergia duen pertsonaren sintomak murriztu. Maskaraz gain, eguzkitako betaurrekoak erabiltzea ere komeni da, polena begiekin kontaktuan sar ez dadin.

Etxera iritsitakoan, Cinfak ia jarraian dutxatzea eta arropa garbitzea gomendatzen du. Horren arrazoia da, azaldu dutenez, polena arropan harrapatuta gera daitekeela eta, beraz, kentzea eta jarraian garbitzea gomendatzen da. "Hogeita hamaika herrialdetako 150 iker-tzailek baino gehiagok egindako nazioarteko ikerketa baten berri izan da. Ikerketa horren arabera, atmosferako polena faktore garran-tzitsua da koronabirusaz kutsa-tzeko. Izan ere, polen-kontzentrazio handiek immunitate-erantzun ahulagoa eragin dezakete, bai pertsona alergikoetan, bai alergikoak ez direnetan", ondorioztatu dute. Horregatik, aurten inoiz baino garrantzi-tsuagoa da gomendioak behar bezala ondo betetzea.

Xehetasunez

Gomendioak. Lehenik eta behin, polen eta haize gehien kontzentratzen den egunetan, Cinfatik aholkatzen dute polenari alergia diotenak beren etxeetatik ez ateratzea eta egun horretan etxean babestuta pasatzea. Gainera, zenbait ordutegi debekatuak daude alergikoentzat. Zehazki, goizeko bostetatik hamarretara eta arratsaldeko 19.00etatik 22.00etara dira polen-kontzentrazio handiena dutenak. Hori dela eta, "ordutegi-tarte horietan aire zabaleko jarduerak murriztu eta etxeko leihoak itxita eduki".

Etxean. Etxera iritsitakoan, Cinfak ia jarraian dutxatzea eta arropa garbitzea gomendatzen du. Horren arrazoia da, azaldu dutenez, polena arropan harrapatuta gera daitekeela eta, beraz, kentzea eta jarraian garbitzea gomendatzen da. "Hogeita hamaika herrialdetako 150 ikertzailek baino gehiagok egindako nazioarteko ikerketa baten berri izan da. Ikerketa horren arabera, atmosferako polena faktore garrantzitsua da koronabirusaz kutsatzeko. Izan ere, polen-kontzentrazio handiek immunitate-erantzun ahulagoa eragin dezakete, bai pertsona alergikoetan, bai alergikoak ez direnetan". Ildo horretatik, garrantzitsua da, baita ere, irten aurreko polen-mailak ezagutzea: "Kontsulta ezazu SEAIC webgunean zure zaintzako polen-mailen aurreikuspena, kontzentrazio handiena dagoen egunetan aire zabaleko jarduerak murrizteko", azpimarratu dute Cinfatik.