Artzain izatea erabaki dutenei aitortza

13.03.2021 | 00:12
Artzain izatea erabaki duten 13 pertsonek diplomak jaso zituzten atzo Artzain Eskolaren eskutik. Argazkia: N.G.

artzain eskolak diplomak banatu dizkie profesionalki ahuntz eta ardi sektorean lan egin nahi duten 13 pertsonari

Arantzazuko Artzain Eskolak Euskadin artzaintza bizirik mantentzeko eta ardi latxaren arrazari eusteko egiten du lan. Atzo Artzain Eskolak artzainak prestatzeko 24. kurtsoaren amaiera ekitaldia egin zuen aurten ikasketak amaitu dituzten hamahiru ikasleri diplomak eta makilak emanez, ikasturte amaieran egin ohi duten gisan.

Aurten diploma eskuratu dutenak Raquel Cabanes (Alicante), David de Blas (Dima), Aritz Etxebarria (Ermua), Urtzi Etxeberria (Oñati), Elena Galan (Bartzelona), María del Carmen (Ronda), Xabier Marinelarena (Idiazabal), Francisco Javier Monturiol (Madrid), Ekain Ormazabal (Donostia), Arkaitz Salazar (Bilbo), Luka Sanz de Villaverde (Bilbo), Samuel Segade (Zumarraga) eta Aitor Uribe (Otxandio) izan dira.

Adinari dagokionez, atzo Arantzazun diplomatu ziren ikasle gehienak 41 urtetik beherako gazteak dira. Eskolatik igaro diren gazte guztietatik %21 20 urtetik beherakoak ziren, %51 21 eta 30 urte bitarteko gazteak, %23 21 eta 41 urte artekoak eta %5 baino ez 41 urtetik gorakoak.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek nabarmendu zuenez, sektorean emakumeen presentzia handitzea da helburua. "Horretarako lehen urratsa sektoreko emakumeak bisibilizatzea da, bai artzain moduan eta baita gaztagile moduan ere. Gaur diplomatu diren hiru emakumeei eta sektore honetako emakume guztiei aitortza egin nahi diet", esan zuen Orozek.

artzain berriak

IzenaJatorria

Raquel Cabanes Morote Alacant (Valentzia)

David de Blas Benito Dima (Bizkaia)

Aritz Etxebarria Moure Ermua (Bizkaia)

Urtzi Etxeberria Alzelai Oñati

Elena Galan del Castillo Bartzelona

Mari del Carmen Hidalgo DuránRonda (Málaga)

Xabier Marinelarena MendizabalIdiazabal

Fco. Javier Monturiol MartínezMadrid

Ekain Ormazabal GastonDonostia

Arkaitz Salazar Urquiza Bilbo

Luka Sanz de Villaverde ZubiriBilbo

Samuel Segade Nuñez Zumarraga

Aitor Uribe Padilla Otxandio (Bizkaia)

noticias de noticiasdegipuzkoa