Atzo bete ziren 40 urte Telesforo Monzon Baionan hil zela, eta urteurrena gogoratzeko I. Monzon-Ganuza saria banatu zuten Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak. Libe Goñi Garatek, Seaskako lehen andereñoak, jaso zuen saria (argazkian, lore-sortarekin). "Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana", eskaini dioten herritarrak omendu nahi dituzte ekimen honen bidez. Bestalde, aurtengo sari "sinbolikoaren" sortzailea Zaloa Ipiña izan da, 35 urteko artista bisual bilbotarra.