- Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteko (HETEL) eta Lanbide Heziketako (LH) zentroetan titulua eskuratutakoen laneratzea %66koa izan zen aurreko ikasturtean batez beste, eta %77koa modalitate dualean. Lan-enplegagarritasuna handiagoa da gizonezko gehiago dauden industria-zikloetan (%68), emakumezko gehiago dauden zerbitzu-zikloetan baino, ikasleen %63k lana aurkitu baitu haietan 2020ko ekainetik. Hiru prestakuntza-etapetan (oinarrizkoa, ertaina eta goi-mailakoa), ikasleen %35 dira emakumezkoak.

Horiek dira HETEL 2019-2020 zentroetako heziketa zikloetako lan egoera enplegagarritasun txostenean jasotako ondorioetako batzuk. Azterketa egiteko, 2.200 telefono-inkesta egin zaizkie 19 lanbide arlotako ikasleei eta 2020ko ekainera arte Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteko 26 zentroetatik 24tan matrikulatuta zeudenei.

Ikerketaren ondorioak atzo ezagutarazi zituzten HETELeko lehendakari Julen Elgetak eta BBKko talentu- eta ekimen-arduradun Oihane Aldayturriagak Bilboko BBK aretoan egin zuten prentsaurreko batean.

BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den azterketa bat da, eta Aldayturriagak esan zuenaren arabera, "iparrorratz gisa jarduteko balio du, ez bakarrik euskal LHrako edo HETELerako, baita eta ikastetxe bakoitzerako etorkizuneko estrategia zabaltzeko ere".

Hetel zentroetan, EAEko LH osoan bezala, industria-zikloetan ematen du izena jendeak. Ziklo horietan, %35 dira emakumezkoak hiru prestakuntza-etapetan. Ehuneko hori, ordea, parekatu egiten da zerbitzu-zikloetan (%46 gizonezkoak eta %54 emakumezkoak), nahiz eta zerbi-tzuen LHko eskaintza hori gutxiengoa den HETELen eskaintzan.

Prestakuntza dualari dagokionez, ikasleen %18k modalitate horretan egin ditu ikasketak, eta, Elgetak nabarmendu zuenez, "enplegua eskuratzeko pasaportea da ia zuzenean", %77,2tik gorako laneratze-portzentajea baitu eta industria-modalitateari lotutako lanbide-arloetan berriz, %100 ingurukoa.

Bestalde, formakuntzarekin bat datorren enplegua, hau da, ikasitakoarekin lan egiten dutenak, %75era iristen dira.