GuraSOS elkarteak deituta, giza kate batek Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza (Andia kalean) eta Teresa de Calcutako epaitegiak lotu zituen atzo, Foru Aldundiko Jauregitik eta Sorospen Etxetik (Bengoetxea kalean) pasatuta. 400 maskara gorri baino gehiago banatu zituztela esan zuten antolatzaileek, erraustegiaren arriskuaz ohartarazteko. Jende pilaketak ekiditeko, streaming bidez eskaini zuten komunikatuaren irakurketa. Informazio, gardentasun, berme eta justizia eza salatu zuten, eta herri galdeketa eskatu.