- Euskal Autonomia Erkidegoko organo-emaileen urteko batez besteko tasa, 2000. urteaz geroztik, milioi bat biztanleko 40 emailetik gora mantendu da; Eusko Jaurlari-tzak jakinarazi duenez, "inongo herrialderik inoiz lortu ez duen datua".

Euskadik milioi biztanleko 51,3 emaile-tasa lortu zuen iaz, 2019an baino %21 txikiagoa, orduan milioi biztanleko 65 emaile izatera iritsi baitzen. Hala ere, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu duenez, pandemiak emaileen kopuruan izan duen eragina gorabehera, autonomia erkidegoa "abangoardian dago mundu mailan" horrelako esku-hartzeetan.

Azken hamar urteetan, asistoliako donazio-programak zabaldu eta sustatu dira (heriotza diagnostika-tzen zaion pertsona batengandik datozenak), eta iaz donazioen % 44 izan ziren, estatuko batez bestekoaren gainetik, baita dohaintza mota horretan aktiboenak diren herrialdeak kontuan hartuta ere, Belgika (%29,5) edota Erresuma Batua (%39,8) kasu.

Gainera, 1980ko hamarkadaren erdialdean, hamar familiatik zazpik aldeko jarrera erakusten zuten dohaintzari dagokionez; eta azken hamar urteetan, berriz, kopuru hori familien % 90eraino igo da.

Emaileen heriotzen % 50 garuneko istripu baskularren ondorio izaten dira, % 15 garezurreko traumatismo entzefalikoaren ondorio, eta %4 zirkulazio-istripuen ondorio.

Aipatzekoa da milioi bat biztanleko 100 gaixo baino gehiagok lortu zutela iaz organo transplante bat Euskadin edo hitzartuta dauden beste erkidego batzuetan. Azken hamar urteetan, 2.655 organo-transplante egin zaizkie euskal pazienteei (1.630 giltzurruneko pazienteei, 742 gibelekoei, 141 biho-tzekoei eta 142 biriketako pazienteei), eta emaitzak ere Europako zentro esperimentatuenen pareko edota hobeak izan dira.

Ehunen eta zelulen emateari eta transplantatzeari dagokionez, kalkuluen arabera iaz 135 ehun-emate egin ziren. Ehunak (korneak, ehun osteotendinosoa, larruazala) Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrora bidaltzen dira, bertan prozesatu, kontserbatu eta transplanterako banatu ahal izateko. Gainera, hezur-muineko 51 transplante ere egin ziren Euskadiko Erreferentziazko Zentroa den Donostia Ospitalean.

2020an, dohaintza-programa horiek egokitu egin behar izan ziren pandemiak sortutako egoera berrira. COVID-19 kasuak ebaluatzeko eta baztertzeko neurriak hartu ziren, bai emaile izateko zein organoak jasotzeko hautagaietan, hartzaile posibleei infekzioa transmititzea saihesteko.

Osasun sailburuak biziki eskertu nahi izan zuen emaileen programan jarduten duten osasun arloko zein kanpoko profesionalek egiten duten lana.

Iaz donazioen %44 asistoliako donazio programen ondorioa izan ziren, estatuko batez bestekoaren gainetik

Emaileen heriotzen %50 garuneko istripu baskularren ondorioa izaten dira eta %15 garezurreko traumatismoena