- Emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 2021. urterako Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak, 70.000 euroko balioarekin. Hiru beka mota izango dira, eta bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokio.

Emakundek jakinarazi duenez, bi deialdiren helburua da bekadun izango direnak genero harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa gai eta eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gizartean balio aldaketa bat gerta dadin laguntzea.

Beste bekaren bidez, "oso aitortua" den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari. Lehen bekaren bidez, adibidez, gizarteko eremu guztietan balio aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatu nahi dira.