DONOSTIA - Azken 24 orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetako bi egoiliar hil dira COVID-19arekin. Hain zuzen, Donostiako Julian Rezola eta Irungo Inmaculada zentroetakoak ziren zendutako pertsonak. Bestetik, Oñatiko San Martingo egoiliar batek positibo eman du koronabirusean eta Irungo Inmaculadako bi pertsona, Julian Rezolako bat eta Villa Sacramento egoitzako beste batek gainditu dute gaixotasuna azken orduetan.

Egun 161 dira COVID-19a duten egoiliarrak Gipuzkoako adineko zentroetan eta horietatik 51 Hernaniko eta Ordiziako erreferentzia zentroetan daude.