Osasun eta Gizarte familietan etengabeko formazioa eta erdi- eta goi-mailako zikloko ikasketak eskaintzen dituen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua da Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola, langile kooperatiba bezala antolatuta dagoena.

Ikastola bezala, gizarte eta ingurumenaren aldeko konpromiso sendoa du, eta lan-giro egokia eta talentua sustatzeaz gain, ikasle zein irakasleak ingurumenarekiko eta pertsonekiko erantzukizuna duten banako konpetente gisa garatzea da gure helburu nagusietako bat.

Ikasleen enplegu-indize onenak lortu nahi ditu ikastetxe honek, eta Gipuzkoako ospitale, gizarte-enpresa eta erakundeentzako erreferentea izanik. Horregatik, enpresekin harreman estuak mantentzen ditu erronkak diseinatu, garatzeko eta ebaluatzeko orduan, baita eskain-tza dualean (Hezibi) edo lan-prestakuntzan ere. Eskaintza honetan ezin ahaztu Erasmus+ proiektua ere, zeinak atzerriko esperientziekin ikasleen garapen pertsonala eta profesionala aberasten dituen.

Ospitale, gizarte-enpresa eta erakundeekin ezarritako harreman horiei esker, ikas-irakaskuntza metodologian ikasketa-zerbitzuak diseinatu dituzte, eta baita boluntario-tza-proiektuak ere. Horrela, eta COVID-19 garaian egoera zaildu bada ere, abian jarriko ditu hainbat proiektu: Ibilaldiak asteazkenetan, Gimnasia asteartetan, Panpin solidarioa, Sorotsi nahi?, Urretxindorra eta Txolarte programak, edota Babes-fundazioa eta Abegin boluntariotzak, besteak beste.

Kudeaketa-sistema

Berrikuntzan eta profesionaltasunean aliatuentzat erreferente izateko kudeaketa-sistema aurreratu bat dauka (Euskalit-en Urrezko A saria 2019). Asmo horri jarraiki, bestalde, metodologia berritzaileak, pertsonan oinarritutako ikastolako eredu propio bat, eta proiektu estrategikoen aldeko apustua egiten du baita ere. Aurten ere hainbat proiektu estrategiko jarri ditu martxan, esate baterako, COVID-19 eta nerabeen osasun mentalari buruzko egitasmoa, 3D proiektua eta Bizitzari kantua, besteak beste.

Ikastola izanik, euskara eta euskal kulturaren bultzatzaile izatea du helburu, nazioarteko esperientziak areagotzeko xedea ahaztu gabe. Horren adibide dira Europako hainbat herrialderekin batera aurrera eramango den Erasmus+ KA2 proiektua eta Euroeskualdeko Kompar plataforma.

Ikastolaren ardatzetako bat haien bizi-proiektuaren garapenarekin pozik dauden pertsonak lortzea da. Proiektu horren oinarrian, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna dago, berdintasuna, lankidetza eta aldaketa-eragile izatea bezalako balioekin batera. Eraikitzeko bide horretan bidelagun izango da Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola.