- Euskal Meteorologia Agentziak argitara eman duenez, joan den azaroa "oso hilabete beroa" izan da, 1981-2010 epeko batez bestekoa baino 2 gradu altuagoa, eta 2000. urtetik izandako lehorrena Euskadin, .

Euskalmetek atzo ohar batean azaldu zuenez, tenperaturaren batez besteko balioak 13,5-14,5ºC ingurukoak izan dira kostaldean, eta 9ºC ingurukoak Arabako Lautadan.

Azaroan egun beroak izan dira nagusi, batez ere hilabete hasieran, eta maximoak 25 gradutik gorakoak izan dira kostaldean (Oletak 28ºC markatu zituen hilaren 2an).

Tenperatura horiekin batera, "espero baino intsolazio handiagoa" izan dugu; %50 handiagoa Euskal Autonomia Erkidego osoan, Arabako Errioxan izan ezik, bertan eguzki-orduak normaltasunean ibili baitira.

Gainera, atmosferaren egonkortasuna lagun, izozteak izan dira zenbait egunetan gaueko irradiazioaren ondorioz (Subilla -4 C eta Espejo -3,9 C hilaren 22an).

Ondorioz, azaroa "oso beroa izan da Kantauri isurialdean eta beroa Mediterraneo aldean".

Denboraldi horretan metatutako prezipitazio kopuruak, oro har, %50etik behera egon dira batez besteko balioekin alderatuta, Euskalmeten arabera.

Nabarmentzekoak dira Gipuzkoan, Goierri (Bidania 18,7 l/m2) eta Tolosa (Alegia 16,8 l/m2) bailarak; eta Bizkaian Enkarterriak (Balmaseda 14,7 l/m2), "espero zitekeen euriaren apenas %20 egin baitu".

Arabako eta Gipuzkoa ipar-ekialdeko estazio gutxi batzuetan (Añarbe 80,7 l/m2 eta Miramon 78,4 l/m2) soilik jaso da 2007an baino euri apur bat gehiago. Eta, bakar batean, Gipuzkoako Eskasen, jaso ziren metro koadroko 100 litro baino gehiago, zehazki 126.

Euskalmetek nabarmendu zuen, halaber, oso egun gutxitan egin duela euria; hiru egunetan soilik Mediterraneo aldean, eta bost eta zortzi egun artean Kantauri isurialdean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamabi alerta-hori eman ditu joan den hilabetearen zehar; horietatik lau haizeagatik, bat nabigaziorako olatuen altueragatik, hiru kostaldean olatuen talkagatik, bat enbatagatik eta hiru izozteengatik, besteak beste.

Aviso amarillo. El Departamento de Seguridad ha activado un aviso amarillo por nieve para hoy, el primero de la temporada, ya que se espera que la cota se sitúe sobre los 900 metros. El aviso estará activo entre las tres de la madrugada y las 21.00 horas, aunque solo se esperan espesores de 0 a 3 centímetros a partir de los 1.000 metros de altitud. Euskalmet anuncia para hoy cielo nuboso o muy nuboso, con precipitaciones más probables en la vertiente cantábrica, que remitirán a partir de la tarde.