Gaur eman dio hasiera Euskaraldiaren bigarren edizioari eta Euskal Herriko milaka pertsonek ahobizi eta ahobizibelarriprest hamabost egunez hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala egiteko. Gaurtik hasi eta abenduaren 4a arte, mota guztietako entitate eta enpresek ere parte hartzeko aukera izango dute berrikuntza gisa.

Horretarako, ariguneak eratu dituzte: gune horietan euskaraz hitz egitea bermatuta egongo da uneoro, bai entitate barruan eta baita entitateak herritarrekin duen harremanean ere. Edizio honetan 6.700 entitate baino gehiagok hartuko dute parte eta 25.091 arigune eratu dituzte 8.200 egoitzatan.

gkn automotive

Horietako bat Zumaiako GKN Automotive enpresa da. Hamar arigune bertan: bat kanpo-arigunea izango daeta gainerakoak, barne-arginuneak. Automobilgintzara dedikatzen den enpresa bat da eta 410 langile ditu. Horietako 30ek hartuko dute parte Euskaraldian: zortzi pertsona belarriprest izango dira eta 22 ahobizi.

Egunkari hau GKN-ko bost langilerekin elkartu da sortu dituzten ariguneez hitz egiteko: Belén Osa eta Gorka Azkue, harrerako langileak; Aitor Sudupe, Erosketen Saileko langilea; Jon Zaldua, Produkzio arduraduna; eta Ianire Flores, Giza Baliabideetako langilea. Horietatik, Zalduak belarriprest rola hartzen du eta gainerako guztiek, aldiz, ahobizi papera joka-tzen dute.

GKN-ko euskara batzordea duela urte batzuk sortu zen eta euskararekiko konpromisoa nabarmena da bertan. Euskaraldiaren lehenengo edizioan sustatzaile gisa hartu zuten parte eta ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Bikain ziurtagiria eskuratu zuten 2018an, zeinaren bidez, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen den.

"Elhuyarren bitartez eta Bikain ziurtagiria lortzeko kontaktu batzuen bitartez, Euskaraldiko antolatzaileak hona etorri ziren bigarren edizioan parte hartzera animatzeko. Euskara batzordean proposatu genuen ideia eta, zalantzarik gabe, baiezkoa atera zen", azaldu du Floresek.

Euskaraldiaz gain, GKN-n urte osoan zehar soinean eramaten dituzte ahobizi eta ahobizibelarriprest bertan eginikoak. Produkzioan, Giza Balidabideetan, entseguetan, I+G jardueretan, tailerrean eta forja-tresneria eremuetan eratu dituzte ariguneak eta horrela, enpresa guztian zehar zabaldu dira.

"Arigune bakoitzean behintzat belarriprest bat egon dadin saiatu gara, uste baitugu ariketa askoz ere eraginkorragoa dela belarriprest, nabarmendu du Floresek.

aitzindariak

Euskaraldiaren aitzindarietako batzuk kontsideratu daitezke GKN-ko langileak, izan ere, duela bi edo hiru urte inguru, ariketa beraien kabuz egin baitzuten bertan. "Euskaralditik kanpo, gure langile bat belarriprest zen eta bere inguruko lau edo bost lankidek berarekin beti euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu zuten, nahiz eta berak gaztelaniaz erantzun", azaldu du Giza Baliabideetako langileak.

Prozesu horren ondorioz, "naturalki" bilerak euskaldundu egin dira GKN-n eta gaur egun, pertsona horrek euskaraz inork baino gehiago hitz egiten omen du. "Guk ikusi genuen prozesu hori mesedegarria dela ahobizientzat, baina batez ere, belarriprestentzat ere bai", gehitu du Floresek.

Jon Zaldua donostiarrak belarriprest papera jokatzen duenez, Euskaraldian bere saileko arigunean nola jokatuko duen azaldu du: "Nik esango nuke arigunean egiten ditugun bileretan, burua behintzat ahobizi gisa izan behar dudala. Batzar bat aurrera bat eramateko ziurtasun maila bat eduki behar da eta informazio zeha-tza eman behar da. Hori, belarriprestentzat, pixka bat zaila izaten da. Hala ere, bilera horiek sendotzeko belarriprestak ".

Belarriprestek duten arazoa "informazio zehatz hori euskaraz ondo azaltzea" omen da Zalduaren ustez, eta horregatik, ahobizi rola hartzen saiatzen da bilera horietan.

GKN-ko ateak zabaldu eta Osak eta Azkuek euskaraz egiten die lehenengo hitza bisitariei. "Guk harreran dena euskaraz egiten dugu eta adibidez, gaztelaniaz hitz egiten badigute, ahal den neurrian euskaraz jarraitzen dugu beraiek hizkuntza pixka bat gehiago ikas dezaten", esan du Azkuek.

Kamiolari asko pasatzen dira GKN-tik egunero eta horietako askok euskaraz ez badakite ere, aurreneko hitza euskaraz entzuten dute. "Azkenengo hitza ere, adio edo agur, euskaraz esaten diegu. Bitartean, ulertzeko, beraiek nahi duten edo menperatzen dugun hizkuntzan aritzen gara", gehitu du Osak.

Euskaraz gain, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana erabiltzen dituzte GKN-n. "Ingeniaritza sailean guztiek ingelesez edo alemanez hitz egiten dute. Ingeniaritza global bat da eta GKN-ko instalazio desberdinetarako egiten du lan. Hango hizkuntza nagusia ingelesa da lanerako", azaldu du Floresek.

Erosketen sailean, Suduperen arabera, bi zatitan banatuta daude. "Gure artean bilera guztiak euskaraz hasten eta bukatzen saiatzen gara beti. Bestalde, hornitzaileei ere saiatzen gara lehenengo hitza euskaraz egiten eta sorpresa asko izan ditugu. Beti gaztelaniaz egiten zuten bertako hornitzaile batzuk orain euskaraz egiten digute", nabarmendu du Sudupek.

Berak lan egiten duen sailean "nahiko teknikoak" diren bilera batzuetan gaztelaniaz hitz egiteko ohitura zuten lehen, eta orain, arigunearen bidez, bilera horiek euskaratzen saiatuko dira. Zuzendaritzako bilerak ere arigune eta pantailan egiten duten aurkezpena behintzat, euskaraz egitea proposatu dute.

Helburua Euskaraldia amaitzen denean ere dinamika horrekin jarraitzea da. Datu gisa, nabarmentzekoa da Ingalaterratik bidaltzen dizkieten komunikazio ohar asko euskaraz iristen zaizkiela, GKN osatzen duen enpresa taldeak hizkuntzarekiko duen konpromisoaren seinale.

"Beti gaztelaniaz egiten zuten bertako hornitzaile batzuk orain euskaraz egiten digute"

GKN-ko Erosketen Saileko langilea

"Gaztelaniaz hitz egiten badigute, euskaraz jarraitzen dugu beraiek pixka bat gehiago ikas dezaten "

GKN-ko harrerako kidea

"Ariketa askoz ere eraginkorragoa da ariguneetan belarripresten bat baldin badago"

GKN-ko Giza Baliabideetako langilea

"Gure sailean egiten ditugun bilera horiek sendotzeko belarriprestak egotea nahiko ona da"

GKN-ko Produkzio arduraduna

"Lehenengo eta azkenengo hitza euskaraz egiten diegu kamioilariei"

GKN-ko harrerako langilea