DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek kasu positibo bakarra atzeman dute azken orduetan Eibarko Egogain egoitzan. Beste alde batetik, Beasaingo Arangoiti, Donostiako Berminghan, Julian Rezola eta Txara II zentroetako lau egoiliar zendu dira azken orduetan; eta beste zortzi lagunek gaixotasuna gainditu dute, Arangoiti (2), Alai Etxe (3), Lamourous (1) eta Zorroagako (2) egoiliarrak.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Donostiako Alai-Etxe (8), Berra (1), Lamourous (10), Hermano Garate-San Ignacio (4), Txara II (12), Bermingham (8), Julian Rezola (17) eta Zorroaga (35), Zumarragako Argixao (5), Errenteriako Jesusen Bihotza (32), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (20), Andoaingo San Juan Bautista (13), Irungo Caser Residencial Anaka (6), Arrasateko Iturbide (1), Eskoriatzako Jose Arana (6) eta Eibarko Egogain (1). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 182 COVID-19 kasu positibo daude egun.

85 lagun Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 168 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 61 pertsona hil dira.