- Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko katedradun eta errektore ohia Jakiundeko presidente hautatu zuten atzo, Mahaiko hamar kideak ere izendatu zituzten batzarrean.

Atzo hautatu zuten hurrengo lau urteetan Zientzien, Arteen eta Letren Akademiak zuzenduko duen taldea.

Jakiunderen mahaia hemendik aurrera hauek osatuko dute: Andrés Arizkorreta, CAFeko lehendakaria; María Isabel Arriortua, UPV/EHUko Kristalografia eta Minerologiako katedraduna; Iciar Astiasaran, Bromatologia eta Nutrizioko katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko ikerketa-errektoreordea; Agustín Azkarate, UPV/EHUko Arkeologiako katedraduna; Humberto Bustince, NUPeko Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna; Teresa Catalán, Madrilgo Errege Musika Kontserbatorioko konposizioko eta instrumentazioko konpositore eta katedradun emerita; José Luis de la Cuesta, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna; María Jesús Esteban, matematikaria eta Paris-Dauphine Unibertsitateko irakaslea eta Centre National de la Recheche Scientific-eko ikerketa-zuzendaria; Sonia Gaztambide, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko burua eta UPV/EHUko Medikuntzako irakaslea; eta Helena Matutbide, Psikologia Esperimentaleko katedraduna.

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Biologiako doktoreak, Fisiologiako katedradunak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzaileak, Jesús María Ugalde fisikari-kimikaria ordezkatuko du Jakiunderen buru dela, 2016. urtetik baitzegoen lehendakari.

Gainera, atzoko batzarrean Akademiako 14 kide berriak aurkeztu ziren, 2019ko azaroko Osoko Bilkuran onartu zirenak: bi akademiko hautatu, berezko akademiko bat, sei kide eta bost kide gazte.

AKADEMIA

Kide berriak. Alicia Alonso eta José María Rodríguez Ibabe euskaltzain oso berriak dira, eta Patxi Elissalde akademiko berria da. Begoña García Zapirain, Iván Igartua, Igor Ijurra, Roldán Jimeno, David Mecerreyes eta Esteban Morrás kide izendatu zituzten. Edurne Bartolomé, Ion Errea, Aran García-Lekue, Iñaki Pinillos eta Jon Mikel Zabala kide berriak dira.