Emilio Artacho Donostiako CIC-nanoGUNEko zientzialariaren iritziz," harrigarria bada ere, urte gutxiren buruan" Ilargian herri bat sortztea errealitate izango da, Europako Espazio Agentzia (ESA) dagoeneko burutzen dabilen proiektuen arabera.

Jules Verne frantsesak 1865ean irudikatu zuen Lurretik Ilargira bidaia utopikoak mende bat baino gehixeago behar izan zuen Apolo XI.a gure satelitera iristeko (1969); gaur egun, NASAk krater batzuetan ur izoztua aurkitu izanak pentsarazten du hurrengo bosturtekoetan gizateriaren lehen selenitar basearen lekuko izan gaitezkeela. Erronka horretarako funtsezkoa izango da Emilio Artachok gidatzen duen CIC-nanoGUNEko Teoria Taldearen antzeko ikerlarien lana. Une honetan Horizon 2020 proiektu europarrean murgilduta dabiltza, astronautengan, espazio-ontzietan eta sateliteen eguzki-paneletan eguzki-erradiazioek eta erradiazio kosmikoek eragiten duten kaltea "hobeto" ulertzeko.

Donostiako ikerketa-zentroarekin batera, Lilleko Unibertsitatea (Fran-tzia) eta Belfasteko Queen's Universtity (Erresuma Batua) dira, proiektu honetako parte-hartzaileetako batzuk. Egitasmoaren buru Belgikako Espazio-Aeronomiako Institutua (BIRA) da, eta milioi bat eurotik gorako aurrekontua du. "Espazioan gerta-tzen den protoi-bonbardaketatik materia organikoa eta ez-organikoa babesteko irtenbideak proposatzea da gure zeregina", azaldu du Artachok Efe agentziari eskainitako elkarrizketan. "Zer gertatzen den ulertu behar da, eguzki panelen moduko materialen iraunkortasuna hobetzeko eta argiaren bidez energia sortzeko eraginkorragoak izateko; aldi berean erradiazioarekiko erresistenteak izan daitezen", argitu du zientzialariak.

Erresistentzia hori ezinbestekoa da aireontzi espazialak edo Ilargian iraunkortasun bokazioarekin altxatzen diren eraikinak estaltzeko, nahiz eta Horizon 2020 programak, zehazki, erradiazioak nazioarteko estazio espazialean edota lurrari biraka dabiltzan hainbat satelite bezalako ontzietan zer eragin duen aztertu.

Marterako balizko bidaia batean erradiazioak eragindako kaltearen eragina eta espazio-ibilgailu bat planeta gorrian pausatu ahal izateko esposizio txikieneko lekuak zehaztea dira ekimen honen beste azterketa-eremuetako batzuk. Jakina, espazioan esperimentuak egitearen zailtasunak eta kostu garestiaren ondorioz, "metodo teorikoen eta simulazio konputazionalen" bidez gauzatzen dira.

"Fisika kuantikoan oinarritutako simulazioak dira, super-ordenagailuekin egiten direnak, edozein oinarrizko partikula multzok nola jokatzen duen esaten diguten nahitaezko legeak erabiliz", zehaztu du Arkachok; simulazio horietako ba-tzuek egunak, asteak edota hilabeteak iraun ditzaketela azpimarratuz. "Errealitate birtual" moduko bat da, eta hobeto ulertzen da "bideojoko" batean pentsatuz gero, "pantaila batean gertatzen ari den baina errealitatean gertatzen ez den zerbait ikusi baitaiteke", azaldu du. "Gauzak nola mugitzen diren jakinda", fisikaren lege unibertsalei esker, "guk gauza bera egiten dugu, baina oinarrizko partikulekin", dio. Ikertzaileak argitu duenez, simulazioen balioaren adibide on bat misio espazialetan dauden datuen gaineko "kontrol zeha-tza" da; esate baterako, duela gutxi zunda bati "une batez asteroide batean lurreratzea" ahalbidetu zi-tzaion lagin batzuk hartzeko.

Testuinguru anitzak

"Kontrola ikaragarria da -gaineratu du- ezagutzen ditugun fisikaren legeetan oinarrituta dena aurrez definitu delako; lege horiek unibertsalak dira, eta zerbaiten portaera berbera izango dela jakiteko balio digute, inoiz egon ez garen leku batean egon arren". "Gure kasuan -jarraitu du-, interesatzen zaizkigun material guztiak erradiaziopean jarri beharrik izan gabe prozesua nolakoa den ulertzeko gai izaten gara, eta batek besteak baino hobeto jokatuko duela esan dezakegu, simulazioak aurrea har-tzeko aukera ematen digulako".

Nahiz eta bere proiektua espaziora bideratuta egon, adituak argitu du ikerketa hauek "beste testuinguru askotan" ere erabil daitezkeela, medikuntzan adibidez, izan ere, erradiazioak gizakiongan duen eragina batzuetan minbizi bihurtzen baita, eta lortzen diren aurkikun-tzak ospitaleetarako ere baliagarriak izan daitezkeelako. Beste ondorio batzuek, aldiz, sateliteak hobetzeko balio dezakete, gizadiaren eguneroko komunikazioetan gero eta protagonista garrantzi-tsuagoak direlarik; baita meteorologia eta ingurumen jardueretarako ere. "Bitxia bada ere, jendeak sarritan galdetzen digu zertarako aztertzen diren espazioaren inguruko gaiak gure planetan hainbeste arazo dauden bitartean; eta, egia esan, eremu horretan egiten ari diren ikerketa askok gure Lur-planetako arazo ugari konponduko dituzte", esanez amaitu du Arcachok, baikor.