- Eustat, Euskal Estatistika Erakundeak atzo, Adinekoen Nazioarteko Egunarekin batera, argitaratutako datuen arabera, autonomia-erkidegoan 65 urtetik gorako biztanleria guztizkoaren %22,2 da (Europako batez bestekoa %20 da), eta adin-tarte horretan emakumeak gizonak baino gehiago dira: 280.132 emakume eta 206.606 gizon.

Euskadin, 65 urtetik gorako 486.738 pertsona daude, eta kolektibo horren ia laurdena, 112.531, bakarrik bizi da; horien artean, lautik hiru emakumeak dira.

Kolektibo horrek gora egin du azken urteotan, eta etorkizunean ere joera horrek jarraitzea espero da. Izan ere, kalkuluen arabera, 2041ean 65 urtetik gorako euskal herritarrak 729.000 izango dira eta 2061ean 735.500.

Hirugarren adinekoen beste ezaugarri bat generoaren araberako diru-sarreren arrakala handia da: biztanleria osoan errenta-aldea 10.445 eurokoa da, eta 65 eta 69 urte bitarteko adin-tartean, berriz, gizonek 17.309 euro gehiago dituzte emakumeek baino.

Bizi-itxaropena handiagoa da emakumeen kasuan, 86,4 urte, gizonetan baino, 80,6 urte; eta bi kasuetan Europako batez bestekoa baino altuagoa da, 83,6 eta 78,3 urte, hurrenez hurren. Gizonen herio-tza-kausa nagusia tumoreak dira, eta emakumeen artean, aldiz, gaixotasun kardiobaskularrak.

Hala ere, pertsonen heriotza-kausa nagusitzat gero eta garrantzia handiagoa dute neuro-endekapenezko gaixotasunek (alzheimerrak eta dementzia motakoek).

2018ko datuak aztertuta, Euskadin 248.580 ospitaleratze daude osasun zentroetan, eta horien erdiak 65 urte edo gehiagoko pertsonak izaten dira, Eustaten arabera. 75 urtetik gorako emakumeen %27,5k eta gizonen %14,9k antsietate eta depresio sintomak dituzte (gaitz horien intzidentzia handieneko adin-tartea horixe baita). Gainera, 65 urtetik aurrerako gizonen % 24,4k arrisku handiko alkohol-kontsumoa du; portzentaje hori nabarmen jaisten da emakumeen artean ( %9,6).

Euskal erretiratuek batez beste bi ordu ematen dituzte egunero aisialdi aktiboan eta kirolean, eta lau ordu aisialdi pasiboan, egunean hiru ordu gutxiago ematen dituzten biztanle landunen aldean. Euskal herritar zaharrenek bizitzarekin oro har duten asebetetze-maila 10etik 7,26koa da, eta aisialdiarekiko asebetetze-maila, aldiz, 7,54koa.

Soledad. Casi una cuarta parte de los vascos mayores de 65 años viven solos en Euskadi, 112.531 personas. Tres de cada cuatro son mujeres.

Tendencia. En la CAV el 22,2% de la población, 486.738 personas, tienen más de 65 años. Se estima que en 2041 sean ya 729.000.

Brecha en ingresos. En la franja de edad de 65 a 69 años los ingresos de los hombres superan en 17.309 euros a los de las mujeres.

Esperanza de vida. La esperanza de vida de las mujeres en Euskadi es de 86,4 años y de 80,6 años en los hombres.

Depresión. El 27,5% de mujeres mayores de 75 años y el 14,9% de los hombres tienen síntomas de ansiedad o depresión.